Ptolomeotar Erresuma

Egiptoko Aro Helenistikoa» orritik birbideratua)

Ptolomeotar Erresuma (antzinako grezieraz: Πτολεμαϊκὴ βασιλεία)[1] edo Ptolomeotar Egipto k. a. 322an Alexandro Handiak Egipto konkistatu zuenetik K.a. 30ean Kleopatra VII.a hil eta Egipto erromatar probintzia bihurtu bitartean Egipton eta ingurumarietan agindu zuen erregimena izan zen. Ptolomeo I.ak bere burua Faraoi aldarrikatu zuenean sortu zen, eta hegoaldeko Siriatik Zirenaika eta Nubiaraino zabaldu zen. Alexandria hiriburu eta greziar kultura eta merkataritzaren gune nagusi bilakatu zen. Populazioaren onarpena lortzeko, greziar agintariek egiptiar ohiturak hartu zituzten eta bere kulturak musulmanen konkistaraino iraun zuen[2]. Bertoko matxinadez gain, kanpoko gerrek eta gerra zibilek ere Erresumaren gainbehera eragin zuten, Erromatar Inperioak anexionatu arte.

Ptolomeotar Erresuma
Πτολεμαϊκὴ βασιλεία
Ptolemaïkè Basileía
K.a. 305 – K.a. 30
Monarkia
Geografia
HiriburuaAlexandria
Kultura
ErlijioaAntzinako Greziako jainkoak,
Antzinako Egiptoko jainkoak
Historia
Aurrekoa
Mazedoniako Erresuma
Ondorengoa
Egipto (erromatar probintzia)

Greziarren eta erromatarren nagusitzak ere (K.a. 332-K.o. 395) ez zuen funtsean egiptoar artea aldarazi, zeinak kalitate handiko obrak ekoizten jarraitu baitzuen, harik eta, kristau aroa etorrita, erabat galdu zen arte.

Arkitektura

aldatu

Nahiz eta, lehenik Greziako erregeek gobernatutako lurralde, eta gero, erromatar probintzia bihurtu Egipto, tinko eutsi zitzaien egiptoar arkitekturaren ereduei, eta eraikin apartak egiten jarraitu zuten, horietako batzuk, faraoien garaikoak baino edenagoak eta kalitatez hobeak.

Hobekien gorde den tenplua Edfukoa da. Horus jainkoari eskaini zitzaion, eta Luxorren eta Asuanen tartean dago. Aurretik, toki berean, Inperio Berriko tenplu bat zegoen eta hango materialak berrerabili zituzten, batez ere, sarrerako patioa lauzatzeko. Bai sarrerako atarteetan eta bai bi hipostiloetan zutabe konposatuak eraiki zituzten. Pilonoaren barnealdeko hormetan Edfuko Horusen eta Denderako Hathor jainkosaren elkar topatzea ospatzen zuen festa dago irudikatuta. Hipostiloak launa zutabeko hiru ilara zituen, eta agerpenen atartea deitzen zitzaion, hantxe agertzen baitzen jainkoa jendartera. Esparru sakratuaren barruan, baina bakartuta,Jaiotzen etxea dago, hantxe ospatzen baitzen Horus jainkoaren jaiotza. Eraikin horren areto nagusia zutabez hornitutako galeria batek inguratzen du, eta esandako zutabeek kapitel loredunak eta Bes jairakoaren formako abakoak dituzte. Hormetan, jainkoaren haurtzaroko pasarteak daude irudikaturik.

 
Hathor-en tenplua, Dendera

Hator jainkosari eskainitako Denderako tenplua 34. urtean sagaratu zen, eta adierazgarria da hori egiptoar artearen iraupenaren ideia bat osatzeko. Hipostiloko zutabeek -Tiberio enperadorearen aginduz erantsi ziren- Hatorren irudia antzezten duten kapitelak dituzte. Bigarren hipostiloak agerpenen atartearen funtzioa betetzen zuen. Bada, mammisi bat ere, Trajanok, Nektanebo I.aren eraikin batean oinarrituta, eraikiarazia. Aintzira sakratu baten hondakinak ere badaude, izan ere, aintzira hori eta Sanatorium bat erabiltzen zuten jainkosak sendatzeko itxaropenez bertaratzen ziren gaixo fededunek.

Edfu eta Asuanen tartean, Nilo ibaiaren ertz-ertzean dago Horusi eta Sobeki (krokodilo jainkoa) eskainitako Kom Ombo tenplua. Oso hondatuta dago gaur egun, eta hondakin erromantiko batzuen itxura du. Nilometro interesgarri bat ere badu tenpluak, zeinari esker ezagutzen baitzuten ibaiak haztean harrapatzen zuen neurria, eta hala kalkulatzen zuten zenbat zabaleko lur eremuak landu.

Asuanen hegoaldean, Isis jainkosari eskainitako File tenplua dago (aipatzekoa da Erromatar Inperio guztian hedatu zela jainkosa harenganako gurtza). Tenplu hau uharte batean zegoen, ibaiaren erdian, eta zegoen tokitik atera eta beste leku batean berreraiki behar izan zuten Asuango urtegiak estaliko ez bazuen. Tenpluaren bitxikeria aipagarriena sarrerako prozesioetarako zutabedia da, asimetrikoa izateaz gainera eslaian ezarria baitago. Trajano enperadoreak kiosko estali bat eraikiarazi zuen Filen, erdi alturan murruarekin batzen ziren lorez apaindutako 14 zutabe zituena, gaur estalkia galduta badago ere. Nilotik zetozenentzat eraikin hori zen tenplurako sarbidea, eta sarrerako zutabediaren funtzioa betetzen zuen.

Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
 
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Eskultura eta pintura

aldatu

Greko-erromatar aldiko eskulturan egiptoar eta greziar artea nahasten dina. Eskultoreek greziar jatorriko pertsonak irudikatu behar izan zituzten, horiexek baitziren Egiptoko agintari berriak. Lehen aldiz, ile kizkurrak agertu zien ptolomeotarrak irudikatzen dituzten egiptoar eskulturetan. Erromatarren agintaldian greziar artearen eragina indartu egin zen, bara eskulturek beti gorde izan zuten Egiptoko estiloaren zenbait ezaugarri.

Aldi horretako eraikin garrantzitsuak egiptoar tradiziozko erliebez apainduak zeuden. Garai horretako erliebeek irudiaren kanpoko ertza ez dute hain markatua, baina barrua landuagoa dute. Aipatzekoak dira Edfuko Horusen tenpluko erliebeak eta Karnakeko Filipo Arrideoren kaperakoak.

Greko-erromatar garaiko pinturak, momia erretratuak deitzen zaienetan izan zuen goren puntua. YVIII. dinastiatik hasita, giza formako sarkofagoan antzezten ziren hildakoaren hazpegiak. Zurezko edo kartoikizko sarkofagoek bendaz bildutako momiak gordetzen zituzten. Greko-erromatar aldian, ohol baten gainean margotzen zen hildakoaren erretratua eta gero sarkofagoari eransten zitzaion, edota momia berari lotzen zitzaion bendaz. Erretratuak errealistak dira eta leialtasunez antzezten dituzte -zertxobait idealizatuta, hala ere- hildakoaren hazpegiak.

Pintzelez eta espatulaz margotzen zituzten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Diodoro Sikulo, Biblioteka Historikoa, 18.21.9
  2. Bowman, Alan Keir. (1996). Egypt After the Pharaohs: 332 BC–AD 642; From Alexander to the Arab Conquest. (2. argitaraldia) University of California Press.

Kanpo estekak

aldatu