Egiptoko Aro aurredinastikoa
Egiptoko Aro aurredinastikoa izenarekin bi lurren bateraketa gertatu aurreko aro aurrehistoriko eta historikoa ezagutzen da. Neolito garaikoa da, eta egiptoar estatuaren eraketa prozesua erakusten du.
Glaziazioen amaiera eta Iraultza Neolitikoa
aldatuK.a. 13000 eta 10000. urteen artean tenperatura pixkanaka igotzen hasi zen. Afrika iparraldea euri ugaria jasotzen hasi zen, larreak eratu zituztenak, bereziki gaur egun Sahara basamortuak (Nilotik mendebaldera) eta arabiar basamortuak (Nilotik ekialdera) hartzen duten eskualdean zeuden lakuen ondoan. Niloren harana zingiratsua zen: euria ibaiaren ibilguari berari gehitzen zitzaizkionez, hezetasuna oso altua zen. Larreen presentziak zenbait animalia espezie erakarri zituen (adibidez asto basatiak), eta hauek, gramineo ugariekin batera (artatxikia, basartoa, arroz afrikarra, oraindik landatu gabeak zirenak) gizaki ehiztari eta fruitu biltzaileen taldeak erakarri zituen.
K.a. 6. milurteko aldera, herrixka txikien inguruan, nekazaritza eta abeltzaintza aktibitate sedentarioak garatzen hasi ziren, Egipton neolitoari hasiera emanez. Nekazal herrixken presentzia nahiko berantiarra da Egipton, K.a. 9. milurtekotik garatzen hasten baita Ekialde Hurbileko beste lurralde batzuetan, Palestina (Jeriko), ekialdeko Anatolia (egungo Kurdistan turkiarra) eta Zagros mendiak (egungo Iran eta Irak) kasu. Mesopotamiaren neolitizazioa Niloren haranarenaren garai berean gertatu zen, K.a. 5500 inguruan.
Niloren iturrietako bat den Victoria lakua dagoen tokia den egungo Ugandan gertatutako eurien ondorioz, ekaina amaieran ibaiaren maila hazi egiten zen, han zeuden laku eta zingiretako landare hondakinen eramatearen ondorioz kolore berdexka bat hartuz; beranduago, Etiopiako mendien izotz urtzeak eragindako uholdeak zetozen, eurekin batera buztin gorria zekartena. Uholdeak amaituta, ibaiaren maila jeitsi egiten zen, eremu zabalak lupetzez estalita utziz, lupetz hori Nilok garraiatutako sedimentuez (buztina eta landare hondakinak) osatuta zegoelarik. Lupetzak lurra emankortzen zuen, eta urtero lupetzak emankortutako lurra erraz landatzekoa zen.
Aurrekoa Egiptoko Aro aurredinastikoa Badariar kultura |
Egiptoko aro aurredinastikoa Naqada I eta Naqada II kulturak Egiptoko Aro aurredinastikoa |
Ondorengoa Egiptoko aro protodinastikoa Naqada III kultura |