Egiptoko XXVII. dinastia
Egiptoko XXVII. dinastiak, lehen persiar menderaldia ere deitua, K.a. 523tik K.a. 404 arte irauten du.
Persiar Inperioak, Egipto bi alditan menderatu eta konkistatu zuen. Lehen menderaldiak 120 urte inguru iraun zuen. Persiar erregeak, Menfisen, satrapa eta altxorzain baten bidez ordezkatuak izan ziren, ideologikoki, faraoi hauek, saitar faraoien oinordekoak ziren arren, eta, Manetonentzat, XXVII. dinastia osatu zuten.
Saitar garaitik, Egiptok, kulturalki eta ekonomikoki loraldia izan zuen: Kanbises II.ak eta Dario I.ak bereziki oparoa zen probintzia bat lortu zuten.
Aldi berean, bertako funtzionario aliatuak eta persiarrak, lurra administratzeko oso prest zeuden, hauek ere finkatu ziren, goarnizioak atzerritarrekin sendotu zituzten (Elefantinako Judu-Aramearra kasu), eta, greziar eta feniziarrei, erraztasunak eman zizkieten merkatari bezala.
Kanbises II.a eta, bereziki, Dario I.a, benetako faraoi bezala irudikatuak izan ziren monumentu publiko eta pribatu ugaritan.
K.a. 445 inguruan, Artaxerxes I.aren erregealdian, Herodotok Egipto bisitatu zuen.
XXVI., XXVII., XXVIII., XXIX., XXX. eta XXXI. dinastiek, Egiptoko aro berantiarra deritzon garaia osatzen dute.
Dinastiako faraoiak
aldatuIzena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|
Kanbises II.a | - | K.a. 523-K.a. 521 |
Esmerdis | - | K.a. 521-K.a. 521 |
Dario I.a | - | K.a. 521-K.a. 485 |
Xerxes I.a | - | K.a. 485-K.a. 465 |
Artaxerxes I.a | - | K.a. 465-K.a. 424 |
Xerxes II.a | - | K.a. 424-K.a. 424 |
Dario II.a | - | K.a. 424-K.a. 404 |
Artaxerxes II.a | - | K.a. 404-K.a. 404 |
Dinastiaren kronologia
aldatuEgiptologoek estimatutako kronologia:
- Lehen faraoia: Kanbises II.a K.a. 525/K.a.523-K.a. 522/K.a. 521
- Azken faraoia: Artaxerxes II.a K.a. 405/K.a. 404-K.a. 401 (Jürgen von Beckerath)
Kanpo estekak
aldatu
Aurrekoa Egiptoko XXVI. dinastia |
Egiptoko dinastiak Egiptoko XXVII. dinastia |
Ondorengoa Egiptoko XXVIII. dinastia |