Horus
Horus garaia zerutar jainkoa da Antzinako Egiptoko mitologian . Egiptoko zibilizazioaren abiarazletzat jo zitzaion. Izen egiptoarra Hor da, grezieraz Horus eta jainkotasun grekoa Apolo Febo da.
Horus | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak |
Q20857111 ![]() |
Familia | |
Aita | Osiris |
Ama | Isis |
Seme-alabak |
Four sons of Horus (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
| ||
ḥr "Horus" hieroglifotan |
---|
IkonografiaAldatu
Belatza edo belatz burudun gizakia, koroa bikoitzaz. Eta beste irudi batzuk.
Forma anitz hartzen du, funtzioaren araberakoa:
- Harmajis, Heliópolis munotik Ra-rekin sortzen da, lehoi formaz
- Harpokrates, el Horus humea, egunero berpizten den eguzkia da, el oinordeko erreala
- Harsiese, gaztea, Isis eta Osiris-en semea.
- Haroeris, Harendotes, edo Horjenti Irti, Seth-en aurka liskarrean
- Horus Behedety eguzkia bere osotasunean
- Horus Iunmutef, sazerdotea hileta errituetan
Ra-Horajti bezala lotu zitzaion Ra-ri.
MitologiaAldatu
Horus Shemsu Hor-rak lagunduta Seth-en aurka borrokatu zen aitaren (Osiris Seth-ek akatua) tronua berreskuratzeko. Seth Egipto Altuaren jainko bezala geratu zen eta Horus Behe Egiptoren jainkoa. Ondoren Horus Egipto osoko jainko bilakatu zen, Seth, desertuko eta herbesteko herrien jainko zen bitartean. Nilo ibaiaren oparotasuna (Osiris) eta basamortuaren idortasunaren (Seth) harteko guda azaltzen du. Handik denbora batera errege mitikoei laga zien gobernutza, "Shemsu-Hor" deituak tradizioaren arabera. Gainera Osiris-en babeslea da Egiptoko inframunduan, Duat-a. Hildakoen epaiketan, Hilen Liburuaren arabera, Osiris eta hildakoaren arteko bitartekaria da.
Ziurrenik bereganako gurtza Nilo Ibaiaren deltan hasi zen, baina Egipto guztian gurtua izan zen Edfu, Hierakompolis eta Letopolis-eko tenpluez. Bere gurtza Meditarreneoan zehar zabaldu zen Isis amari lotua zen Harpokrates bezala.