Ireki menu nagusia

Aswan[1] (arabieraz: أسوان Aswān ʔɑsˈwɑːn ahoskatua; egiptoeraz: Swenet ; koptoeraz: ⲥⲟⲩⲁⲛ, Swān ; antzinako grezieraz: Συήνη Syene ), antzinean Siene deitua, hegoaldeko Egiptoko hiria da, Aswango eskualdeko hiriburua dena.

Aswan
 Egipto
Aswan Nile.JPG
Governadorat d'Aswan.png
Administrazioa
Herrialdea  Egipto
Gobernazioa Aswan
Izen ofiziala أسوان
Geografia
Koordenatuak 24° 05′ 20″ N, 32° 53′ 59″ E / 24.088919444444°N,32.899730555556°E / 24.088919444444; 32.899730555556Koordenatuak: 24° 05′ 20″ N, 32° 53′ 59″ E / 24.088919444444°N,32.899730555556°E / 24.088919444444; 32.899730555556
Aswan hemen kokatua: Egipto
Aswan
Aswan
Aswan (Egipto)
Altuera 106
Demografia
Biztanleria 267.913 bizt. (2006ko azaroa)
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak Sonoma (Kalifornia) eta Chongqing

Aswango presaren iparraldean, Niloren eskuinaldean, lehenengo ur-jauzian dago. Egungo hiria handitu eta lehen bereizirik zegoen Elefantina du barnean.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Aswan)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22.9 25.2 29.5 34.9 38.9 41.4 41.1 40.9 39.3 35.9 29.1 24.3 33.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.7 10.2 13.8 18.9 23.0 25.2 26.0 25.8 24.0 20.6 15.0 10.5 18.5
Euria (mm) 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.0 0.0 0.7 0.0 0.6 0.0 0.0 1.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.0 0.0 0.5 0.0 0.25 0.0 0.0 0.9
Eguzki orduak 298 281 322 316 347 363 375 360 298 315 300 289 3864
Iturria (1): World Meteorological Organization[2]
Iturria (2): The Weather Network [3]

HistoriaAldatu

AntzinateaAldatu

Swenet zeritzon hiria da gaurko Aswan. Egiptoko hegoaldeko muga zen, lehenengo ur-jauziaren azpian dagoelako, eta deltaraino ontziz nabigatzeko ez zegoelako inolako trabarik. Hegoaldetik iparralderantz zihoazen ontzien ordainsariak ipintzen zituzten hiriko agintariek, leinuz leinu.

Inguru honetan zeuden antzinako egiptoarrek monumentu handiak egiteko erabili zituzten harrobiak, batez ere granito arrokakoak: estatuak, obeliskoak, eraikin sakratuak eta piramideak eraikitzeko erabili zituzten besteak beste. Orain dela 3.000 urteko harginen aztarnak daude.

Kristauen aroaAldatu

Aswan, predikatzaileak Afrikara joateko pasagune garrantzitsua izan zen.

Aro arabiarraAldatu

VIII. mende erdialdera, Sudango Nubiarekin harremana galduz, merkataritza-indarra galdu zuen Aswan hiriak.

Gaur egunAldatu

Batez ere Aswango presara doazen kruzeroengatik hiria turismoko oso gune garrantzitsua da.

Aswango presaAldatu

Nilo ibaiak urtero egiten zuen gainezka: lur emankorrak sortu ziren, baina uraldien maila ezin aurreikusiz, arazo larriak sortzen ziren lehorteen eta uholdeen eraginez.

Bi presa eginda daude, beraz, Aswan inguruan: zaharrena, Aswango Beheko Presa, britainiarrak hasi ziren egiten 1899. urtean eta 1902. urtean amaitu zuten (berritzen jarraitu dute); berriena, Aswango Goiko Presa, 1970. urtean amaitu zuten (amerikarrek, egiptoarrek eta errusiarrek jardun zuten aldi ezberdinetan).

Irudi-galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

ErreferentziakAldatu