Ireki menu nagusia
Goialdean, Bordele eta Astorga lotzen zituen iter XXXIV galtzada.

Ab Asturica Burdigalam edo 34. galtzada (iter XXXIV) Astorga eta Bordele batzen zituen erromatarren galtzada da[1] .

Eduki-taula

IbilbideaAldatu

Erromatar funtzionarioek bidaiarientzat gida moduan egiten zituzten itinerario edo ibilbideetan agertzen zen, tartean Antoninorenean, Ravenakoan edo Peutingeriar taulan.

Astorga eta Bordele batzeko egungo Espainiako León, Palentzia eta Burgosko probintzietatik, Euskal Herriko Araba, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea herrialdeetatik eta Frantziako Akitania eskualdetik pasa zen.

Antoninoren Ibilbidearen arabera kokaleku eta gune hauek zeharkatzen zituen[2]:

HistoriaAldatu

Historialari batzuen ustez, V. mendean Iberiar penintsulan sartu ziren herri barbaroek (suebiarrek eta alanoek) galtzada hau zeharkatu zuten. Era berean, 456an Teodoriko II.ak zuzendutako bisigodoek ere ibilbide hau hartu zuten. Besteak, berriz, Kataluniatik sartu zirela uste da.

Mende batzuk geroago Carolus Handiak ibilbide hau erabili zuen Iruñea erasotzeko. Erdi Aroan Done Jakue bideak ordezkatu zuen, nahiz eta tarte batzuetan bide ezberdinak izan.

1808 eta 1814 artean Napoleonek Iberiar penintsula inbaditu zuenean, euskal tarteak erabili zituen eta zenbait urtez Napoleonen ibilbidea izenaz ezagutu zen.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Otto Cuntz Itineraria Romana. I: Itineraria Antonini Augusti et Burdigalense (Leipzig: Teubner, 1929) 453,5 456,5.
  2. A. Blázquez, Nuevo estudio sobre el "Itinerario" de Antonino

Kanpo loturakAldatu