Paquita Sáenz de Urturi
Francisca "Paquita" Sáenz de Urturi Rodríguez (Apodaka, Araba, 1950eko urtarrilaren 29a) arkeologoa da; lehen emakume profesionala, Arabako arkeologian.[1]
Paquita Sáenz de Urturi | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisca Sáenz de Urturi Rodríguez |
Jaiotza | Apodaka, 1950eko urtarrilaren 29a (74 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa |
Izengoitia(k) | Paquita Sáenz de Urturi |
Bizitza
aldatu1950. urtean jaio zen Apodaka herrian (Araba). Batxilergoan iraganarekiko jakinmina piztu zioten irakasle historia eta latineko eta grekoko irakasleek. Gainera, herri batekoa izanik, bertako adineko pertsonek kontatzen zituzten istorioekin ere lehenagoko kontuetara begira hasi zen. Nafarroako Unibertsitatean ikasi zuen Filosofia eta Letrak lizentziatura. 1975ean Cerámica a torno de la segunda Edad del Hierro en Álava izeneko lizentziatura memoria aurkeztu zuen.[2]
Hemeretzi urterekin joan zen lehen aldiz industera eta, harrezkero, bere bokazio eta ogibide profesionala izan da. Hori horrela, Euskal Herriko lehen emakume arkeologo profesionaletako bat da. Izan ere, 1969an arkeologiarekin izan nuen lehen kontaktua Federico Baraibar arkeologo arabarrak gidatutako ikastaro batean. Landetara eta leizeetara bisitak egiten hasi eta lehenengoko indusketa Henaioko kastroan izan zuen, Dulantzin. Induzketa-taldea Armando Llanosek, Jaime Fariñak, Jose Antonio Agorretak eta Juan Maria Apellanizek osatzen zuten. 1975-1997 bitartean Karanka (Araba) herriko Lastrako kastroan izandako indusketak zuzendu zituen. 1993an Iruña-Veleiako sailak ureztatzea oinarri zuten obra batzuk kontrolatzen egon zen. Arabako Arkeologiarako Institutuko kide eta kolaboratzaile aktiboa izan da eta 1977tik haien Estudios de Arqueología Alavesa aldizkarian ikerketa artikuluak idatzi ditu.[3][1]
Arkeologo ibilbidea
aldatuGarai eta aztarnategi askotan egin du lan Araban zehar, baina agian urtetan Lastrako Kastroak (Karanka, Gaubea) aztarnategikoa da bere indusketa ezagunenetakoa, zeinetan 23 kanpainatan zuzendari izan zen (1975etik 1997ra uztail guztietan aritu zen indusketan, Jaime Fariñak hasitako indusketari jarraipena emanez, eta gaur egungo arkeologo asko hasi ziren arkeologia munduan kanpaina haiei esker). Aztarnategi horretan Burdin Aroko kastroa aztertzen ari zela, mende asko geroago leku berean bizi izan ziren biztanleen Erdi Aroko aztarnak topatu zituen (eliza eta nekropolia batez ere) eta, era horretan, Araban Erdi Aroko arkeologian aritu zen lehen arkeologoetako bat bihurtu zen.[4]
Era berean, hainbat lekutan indusi du: San Andres (Argote, Trebiñu), Arkaia (Gasteiz), Mariturri (Gasteiz), Legardagutxi herri hustua (Lermanda, Gasteiz), Gasteizko hirigune historikoko hainbat orubetan, Guardiako hiribilduan, Gaubeako hainbat lekutan, eta abarretan.[5] Aztarnategi ugari aurkitu izan ditu obra handietako kontrol arkeologikoak eginez (ureztapen tutuenak, adibidez) eta Arkaia aztarnategia mugatzeko eta, ondorioz, ondare izendatu bihurtzeko arkeologia lanak zuzendu zituen.
Bere lanak aztertuta ikus daiteke: Brontze Arotik gaur egun arteko aztarnak aztertu dituela Araban, batez ere: aro guztietako zeramikak, epigrafia erromatarra, galtzada erromatarra, erromatar garaiko hezurrezko tresnak (orratzak), Erdi Aroko disko formako hilarriak, haitzulo artifizialak, populaketa
landa munduan eta hiribilduetan, eta beste hamaika lan aztertu ditu. Oraindik ikerketan lanean jarraitzen du:[1]
« | Indusketak egin eta gauzak irteten joan ahala, jakin daiteke zer gertatu zen orain dela urte batzuk, zer utzi ziguten antzinako herritarrek. | » |
—Paquita Saenz de Urturi |
Ohoreak eta sariak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c Kortabarria, Amaia Ramirez de Okariz. ««Ikertutakoa jaso behar da; bestela, galduko da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-04).
- ↑ «Sáenz de Urturi Rodríguez, Francisca - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-03).
- ↑ «"Gozamena da lokatz artean zeramika puskak aurkitzea"» https://alea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-03).
- ↑ Los Castros "Euskonews" aldizkarian. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Francisca Sáenz de Urturi Rodríguez» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2018-11-03).
- ↑ Carracedo, Sergio. (2020-11-16). «El Instituto Alavés de Arqueología premia la trayectoria de Paquita Sáenz de Urturi» El Correo.
- ↑ Paquita Saenz de Urturiren ibilbidea saritu du Arkeologiarako Arabar Institutuak. .
- ↑ "Ana Oregi alkateordea eta Igor Salazar zinegotzia Arabako Arkeologia Institutuak Paquita Sáenz de Urturiri ematen dion Enrique Eguren sariaren banaketan izan dira." Vitoria-Gasteiz! in Twitter @vitoriagasteiz. .
Kanpo estekak
aldatu- Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute: «Paquita Saenz de Urturi: "Gozamena da lokatz artean zeramika puskak aurkitzea"», Alea, 2018-03-18.