Ireki menu nagusia

Disko-formako hilarri

EzaugarriakAldatu

Euskal Herrian, gainean iduki trapezoidal duen zirkulu-formako harriak osatuta dago. Zirkulua apaintzeko lauburuak, irudi geometrikoak (eguzki-ikurrak adibidez) edo ikur kristauak (IHS edo Andra Mariarekin lotuak) edo irudi begetalak (arbolak) erabiltzen dituzte[6]. Hildakoaren izenak ez du agertzen, baina batzuetan familiarena.

TipologiaAldatu

Hilarriak apaingarri hauek izan ditzake:

  1. ikur geometrikoak, normalean hilarria lau edo zortzi aldeetan banatzen dutenak (markatuak zein inplizituak), Nafarroako armarriaren antza duen espazio-egitura;
  2. floroi bakarra;
  3. lauburua zein biraketa adierazten duen beste ikurra;
  4. beste irudi espezifikoagoak.

Euskarrian floroi txikiagoa, kristau-gurutzea edo testu bat gehitu daiteke.

Ikur-geometrikoakAldatu

Ikur geometrikoek hilarria lau edo zortzi aldeetan banatzen dituzte. Laurdenak egiteko gurutze bat erabiltzen da:

Nekeza edo sinpleak izanda, batzuetan, beste bigarren gurutze diagonalak irudia osatzen du.

Alde bakoitza izarrek, ilargiek, gurutzeek, floroiek edo beste motako ikurrek apainduta dago, aldez-alde ezberdinak izan daitezkeenak. Batzuetan, hildakoaren lanbidea adierazteko lanabesak egiten dituzte, nahiz eta izena gutxitan grabatu. Gora begira dauden estilizatutako eskuak ere aurkitu daitezke.

FloroiakAldatu

Hilarri asko floroi bakar batez apainduta daude. Orduan simetriaren ordena sei da. Hona hemen sarrien izaten direnak:

  • Sei erreinu hostoek osatutako floroiak (horietatik bi plano horizontalean);
  • Erdigunetik ateratzen diren 8 eta 36 arteko lore-hostoez osatutako floroiak;
  • Pentagono, hexagono edo oktogono itxurako izarrak (5, 6 edo 8 punta dituenak); batzuetan aurrean gurutzea duenak;
  • lau lauki txikiek osatutako laukia;
  • Erdigunetik ateratzen diren 4 edo 6 bihurgunez osatutako soka biribila (baita zortzi bihurgune osatzen duten bi); nahiz eta floroiak geldirik eman, bihurguneek eskuinalderantz mugitzen den sentsazioa ematen dute.

Biraketa adierazten duten ikurrakAldatu

 
Elizmendiko Gure Amaren baselizako horman dagoen hilarria. Kontrasta.

Ikur batzuk biraketa adierazteko diseinatuak izan dira, jeneralean erlojuaren orratzak egiten duten bezala. Hona hemen ospetsuenak:

  • lauburua;
  • eguzki-floroiak (16 eta 36 hegal artean dutenak eta kameraren obturadorea bezalakoak).

Nafarroan badago hilarri bat lau hanka ibiltzean ematen duen lauburua duena, Euskal Herriko beste herrialdeetan inoiz ez ikusita.

Beste ikurrakAldatu

Beste ikur zehatzagoak ere aurkitu izan dira:

  • $ ikurraren antza duen irudia, 3 lerro bertikalak eta beste 3 horizontalez osatuta S zabala sortzen dituztenak; agian ehuntzeko ikurra izan daiteke;
  • kristogramak (IHS + gurutzea);
  • batzuetan gizabanakoaren irudia ere aurkitu da; litekeena da pentagramak gorputzaren estilizazioa izatea.

Ikur guzti hauek kristautasunarekin lotura estua dute, euskal elizetan eta Jesusen Konpainiaren imajinagintzan ere aurkituak.

IngurukoaAldatu

Diskoaren ingurukoa ere askotan apaintzen dute, eguzkiaren distira emateko.

Egungo hilarriakAldatu

Egungo hilarrietan apaingarri berritzaile asko aurkitu ditzakegu. Adibidez Zuberoan, “Orhiko txoria” abesti herrikoia omentzeko askotan mendira doan txori bat irudikatzen dute.

EsanahiaAldatu

Ikerlari batzuen ustez, hilarrietako ikurrak historiaurreko eguzki-gurtzari lotuak dira. Gurtza hori jentilen istorioetan ageri da, eta Horus egiptoar jainkoari edo Ishtarri eginiko gurtzaren modukoa litzateke.

AdibideakAldatu

Donostiako San Telmo museoaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Doaziteko disko itxurako hilarriak
  2. pagesperso-orange.fr
  3. www.pfg.fr
  4. "Les stèles discoïdales et l'art funéraire basque", Lauburu
  5. a b Les stèles discoïdales du Lauraguais
  6. Duvert, Michel (1976) «Contribution à l'étude de la stèle discoïdale basque» Bulletin du Musée Basque (Lauburu) (49 & 50).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu