Jomo Kenyatta

kazetari kenyarra

Jomo Kenyatta (Gatundu, 1893ko urriaren 20Mombasa, 1978ko abuztuaren 22) kenyar politikaria izan zen, bere herriaren burujabetasunaren aldeko borrokan parte hartu zuena. Lehen ministro (1963) eta errepublikako lehenbiziko presidentea (1964-1978) izan zen,[1] eta panafrikanismoko karisma handiko liderra.

Jomo Kenyatta

(1966)
Kenyako presidente

1964ko abenduaren 12a - 1978ko abuztuaren 22a - Daniel Arap Moi
Kanpo Harremanetarako Ministroa

1963 - 1964
Kenyako Lehen Ministroa

Bizitza
JaiotzaGatundu (en) Itzuli1893ko urriaren 20a
Herrialdea Kenya
HeriotzaMombasa1978ko abuztuaren 22a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Grace Wahu (en) Itzuli
Ngina Kenyatta (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Economics
Londresko University College
International People's College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaKenya African National Union

Find a Grave: 9907866 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Kikuyu etniakoa zen. 1946an sortutako Kenyako Batasuna alderdi nazionalista zuzentzen hasi zuen ibilbide politikoa. Mugimendu panafrikanista sortu zuten kongresuetan parte hartu zuen. Agintera iritsi zenean, kolonoak beldur ziren oso nazionalista zelako, baina laster ikusi zen agintari zuhurra zela eta aurrerapena ekarri zion herriari, Afrika osoko aurreratuenetakoa bihurtu baitzen.

Kenyako nazioaren aitatzat jotzen da. Herrialde hartako aurreneko lehen ministroa (1963-1964) eta presidentea (1964-1978) izan zen. Nairobiko nazioarteko aireportuak haren izena darama.

Aipuak aldatu

  • Ingelesak gustokoak ditut, Ingalaterran. Zuriek alde egin behar dute. Afrika afrikarrentzat da.
  • Nazioko hizkuntza da gobernu independiente ororen oinarria. Kolonizatzaile ohiei ezin diegu eusten jarrai... ingelesarik gabe konpontzen ez direnek ere maleta hartu eta alde egin ahal dute. (1974)
  • Misioilariak iristerakoan, afrikarrok lurra eta misioilariek Biblia zeukaten. Begiak itxita otoitz egiten irakatsi ziguten. Begiak irekitakoan, eurek lurra eta guk Biblia geneukan.
  • Batzuk kolonizazioaren ajeaz baliatzen dira nahita bere probetxurako, kanpoko indarren onerako. Guretzat, komunismoa kolonialismoa bezain kaltegarria da. (1964)
  • Zuriek alde egin ezean, zerura iristen lagunduko diegu.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu