Charles Maurice de Talleyrand-Périgord

Charles-Maurice de Talleyrand-Périgord» orritik birbideratua)

Charles-Maurice de Talleyrand-Périgord (Paris, 1754ko otsailaren 2a - Paris, 1838ko maiatzaren 17a), ezagunagoa Talleyrand gisa, frantses politikaria izan zen.

Charles Maurice de Talleyrand-Périgord

Kanpo Arazoetako Ministroa

1815eko uztailaren 9a - 1815eko irailaren 26a
Louis Pierre Edouard, Baron Bignon (en) Itzuli - Armand Emmanuel du Plessis de Chinon
Frantziako gobernuburua

1815eko uztailaren 9a - 1815eko irailaren 26a
← baliorik ez - Armand Emmanuel du Plessis de Chinon

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1789ko uztailaren 9a - 1791ko irailaren 30a
Roman Catholic Bishop of Autun (en) Itzuli

1788ko azaroaren 2a - 1791ko apirilaren 13a
Yves-Alexandre de Marbeuf (en) Itzuli - Gabriel François Moreau (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Autun (-Châlon-sur-Saône-Mâcon-Cluny) (en) Itzuli
enbaxadore


Frantziako parea


constitutional bishop (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaParis1754ko otsailaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1839ko maiatzaren 17a (85 urte)
Hobiratze lekuaChâteau de Valençay (en) Itzuli
Familia
AitaCharles-Daniel de Talleyrand-Périgord
AmaAlexandrine Victoire Eléonore Damas
Ezkontidea(k)Catherine Grand
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Talleyrand-Périgord (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Saint-Louis
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, apaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres
Académie des sciences morales et politiques
Travellers Club (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoahautagai independente

Discogs: 3594151 Find a Grave: 64194075 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Talleyrand-Périgordeko kondearen semea zen. Herren geratu zen haurtzaroan izandako istripu baten ondoren, eta gudarostean sarrerarik ez zuelarik, seminarioan sartu zen, bokaziorik ez zuen arren. Apaiztu ondoren, goi-karguak izan zituen, aristokrata zelako eta, Autungo apezpiku egin eta gero (1788), kleroaren ordezkari izendatu zuten, 1789ko Estatu Orokorretarako.

Ideia berrien alde jokatu zuen hasieratik: biltzar bakar baten beharra aldarrikatu zuen, konstituzio berriaren alde egin zuen eta Elizaren ondasunak estatuaren eskuetara igarotzearen alde mintzatu zen. Kleroaren konstituzio zibila aldarrikatu ondoren (1790), konstituzioaren aldeko apaizen buruzagi bihurtu zen eta Autungo apezpiku-kargua utzi zuen. Pio VI.a aita santuak kondenatu egin zuen horregatik eta Eliza utzi zuen.

Diplomazia-lanetan hasi zen ondoren eta Ingalaterrara bidali zuten, britainiarren neutraltasuna lortzeko. 1792an, Orléansgo dukearen aldeko lanetan ari zelako salaketa egin zioten, eta Ingalaterran eta Estatu Batuetan babestu zen handik aurrera.

Robespierre hil ondoren (1794), Frantziara itzuli eta Kanpo Harremanetarako ministro izendatu zuten. Kargu berean segitu zuen 1799an, Napoleon Bonapartek estatu-kolpea jo ondoren eta Eliza Katolikoarekiko konkordatua negoziatu zuen. Titulu asko jaso zuen Napoleongandik hurrengo urteetan: besteak beste, Bénéventeko printze titulua. 1807an, kargu guztiak kendu zizkion Napoleonek, haren kanpo-politika onartzen ez zuelako, eta 1809an Napoleonen aurka saiatu zen, baina alferrik.

1814an, Napoleonen agintaldia amaitu ondoren, politika-mundura itzuli zen eta kanpo-arazoetako ardura hartu zuen gobernu berrian. Vienako Batzarrean parte hartu zuen eta aliatuak zatitzen saiatu zen. Ahalegin haiek hutsean geratu ziren Napoleonen estatu-kolpearen ondoren (1815ko apirila), eta gerokoan monarkia berriro ezartzearen alde gogotik jardun arren, baztertu egin zuten erregezale muturrekoek. Enbaxadore aritu zen Londresko konferentzian 1830etik 1831ra bitartean.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Charles Maurice de Talleyrand-Périgord