P.S. I Love You (filma)

P.S. I Love You (euskaraz P.D. Maite Zaitut) 2007ko Richard LaGravenese estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako amodiozko drama film bat da. 2004ko Cecelia Ahern irlandar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Hilary Swank, Gerard Butler, Lisa Kudrow, Gina Gershon, James Marsters, Harry Connick Jr. eta Jeffrey Dean Morgan aktoreek antzeztu zuten.

P.S. I Love You (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2007
IzenburuaP.S. I Love You
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena125 minutu
Koloreakoloretakoa
DiskoetxeaAtlantic Records
Deskribapena
OinarrituaPS, I Love You (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Richard LaGravenese
Gidoigilea(k)Richard LaGravenese
Steven Rogers (en) Itzuli

[[Kategoria:Steven Rogers (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaWendy Finerman
Broderick Johnson
Andrew Kosove


Konpainia ekoizleaAlcon Entertainment
Grosvenor Park Productions (en) Itzuli
2S Films (en) Itzuli

[[Kategoria:Grosvenor Park Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:2S Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Powell
Argazki-zuzendariaTerry Stacey
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York

psiloveyoumovie.warnerbros.com
IMDB: tt0431308 Filmaffinity: 448315 Allocine: 111748 Rottentomatoes: m/ps_i_love_you Mojo: psiloveyou Allmovie: v359645 TCM: 658281 Metacritic: movie/ps-i-love-you Netlix: 70077546Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Holly Reilly (Hilary Swank) ederra eta buruargia izateaz gain, bere bizitzako amodioarekin ezkondua dago, Gerry Kennedy (Gerard Butler) gizon odolbero, dibertigarri eta grinatsua. Baina bapatean Gerryk sendaezina garun tumore bat izan eta hiltzen denean, Holly guztiz lurjota geldituko da.

Hollyri dagoen putzu beltzatik ateratzen lagun dakioken pertsona bakarra, jada berarekin ez dagoena da. Inork ez baidu Gerry zena Hollyk baino hobekiago ezagutzen. Gainera, Gerryk hil aurretik Hollyri bera hil ondoren bizitzan gidatuko zuten hainbat gutun idatzi zizkion, ez bakarrik bere atsekabean, baita bere bizitzaren berraurkikuntzan ere.

Lehen mezua Hollyren hogeitamargarren urtebetzean pastel moduan iritsiko da, eta ezustean, Gerryren grabazio batek Hollyri etxetik atera eta "bere burua alaitu dezan" aginduko dio. Azteak eta hilabeteak igaro, eta Gerryren gutunak gero eta modu harrigarriagoan banatuak izango dira, bakoitzak abentura berri batera bidalaraziz eta sinadura berdinarekin amaituz: Post Data, Maite Zaituz. Hollyren amak (Kathy Bates) eta Sharon (Gina Gershon) eta Denise (Lisa Kudrow) lagunminak Gerryren gutunek Holly iraganera gehiegi loturik ote dutenari buruz kezkatzen hasiko dira, baina izatez, gutun horietako hitz bakoitzak Holly etorkizun berri batera bultzaraziko dute.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu