What Ever Happened to Baby Jane? (1962ko filma)
What Ever Happened to Baby Jane? (euskaraz Zer Gertatu Zitzaion Baby Janeri?) 1962ko Robert Aldrich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko thiller psikologiko film bat da. Henry Farrell idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Bette Davis, Joan Crawford eta Victor Buono aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso, eta azkenik Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria irabazi zuen (Norma Koch).
Aldrichek benetako bizitzan elkar oso gaizki eraman eta ezinikusia zieten Joan Crawford eta Bette Davis izar handiak film bakar batean elkartzea loratu zuen, hori bai, bien arteko liskarrak saihestu eta filma amaitzeko bereak eta bi
Argumentua aldatu
Jane Hudson (Bette Davis) zinema mutuko neskato prodigioa izan zen, baina denbora igaro hala bere izarrak Blanche (Joan Crawford) ahizpa nagusiaren arrakastak itzalduarazi zuen. Halere, Blanchen ibilbide profesionala gurpil-eserleku batean jezarri zuen istripu batek dramatikoki eten zuen.
Geroztik, bi ahizpak etxe ilun batean elkarrekin batera bizi dira: Jane, bere ahizparekiko jeloskor eta alkoholaren ondorioz burua erdi galdurik duela, Blanchen ahizpa helbarritua fisikoki eta psikologikoki torturatuz gozatzen du.
Aktoreak aldatu
- Bette Davis: Baby Jane Hudson
- Joan Crawford: Blanche Hudson
- Victor Buono: Edwin Flagg
- Wesley Addy: Marty Mc Donald
- Julie Allred: Baby Jane Hudson, 1917an
- Anne Barton: Cora Hudson
- Marjorie Bennett: Dehlia Flagg
- Bert Freed: Ben Golden
- Anna Lee: Madame Bates
- Maidie Norman: Elvira Stitt
- Dave Willock: Ray Hudson
- Barbara Merrill: Liza Bates
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)