Edmund Goulding

Edmund Goulding (Feltham, Middlesex, 1891ko martxoaren 20a - Los Angeles, 1959ko abenduaren 24a) Britainia Handiko zinemagilea izan zen. Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Estatu Batuetara joan zen eta Hollywooden aritu zen lanean Metro-Goldwyn-Mayer-entzat, Warnerentzat, eta, azken urteetan, 20th Century Foxentzat. Haren filmetan lan egin zuten emakumeen zuzendaritzan arreta berezia jarri izan zuen beti. Haren gidaritzapean aritutako antzezle eta film batzuk dira, besteak beste: Greta Garborekin Gran Hotel (1932) eta Love (1927, Ana Kareninaren lehen bertsioa); Gloria Swanson, The trespasser (1929); Norma Shearer, Riptide (1934). Baina batez ere Bette Davisekin egin zituenak izan ziren ospe handienekoak: That certain woman (1937, Emakume ziur hori); Dark victory (1939, Garaipen iluna); The old maid (1939, Neska zaharra); eta The great lie (1941, Gezur handia).

Edmund Goulding
Edmund Goulding 1922,jpg.jpg
Bizitza
Jaiotza Feltham (en) Itzuli1891ko martxoaren 20a
Herrialdea  Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Cedars-Sinai Mediku Zentroa1959ko abenduaren 24a (68 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza modua : konplikazio kirurgikoa
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, zinema aktorea eta kantugilea
IMDb nm0332539

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmund Goulding  
  Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.