Panonia[1] (latinez: Pannonia) Erdialdeko Europako antzinako lurraldea da, iparralde eta ekialdetik Danubio ibaiak mugatzen duena. Gaur egungo Hungariako mendebaldea, Austriako ekialdea, Kroaziako iparraldea, Serbiako ipar-mendebaldea, Esloveniako iparraldea, Eslovakiako mendebaldea, eta Bosnia-Herzegovinako iparraldea hartzen zituen. Oso emankorra zen, eta larruak, artilea eta zura esportatzen zituen.

Panonia probintziaren kokapena Erromatar Inperioan, 120. urtean.
Panonia I. mendean

Historia aldatu

Daziarrak, iliriarrak, germaniarrak eta zeltak bizi izan ziren han. Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 35. urtean eta Illyricum probintziaren zati izan zen K.a. 35-9 urteetan. K.a. 9. urtean, Augustok Panonia probintzia sortu zuen. Trajano enperadoreak bitan banatu zuen lurraldea: Goi Panonia (hiriburua Savaria) eta Behe Panonia (hiriburua Sirmium). V. mendean hunoen, ostrogodoen eta lonbardiarren mende egon zen, eta 568. urtean abaroek hartu zuten. Karlomagnoren Inperioaren parte izan ondoan, Moravia Handiaren barnean egon zen, eta magyarren eskuetan gertatu zen azkenik. Mendebaldeko Panonian finkatu ziren esloveniarrak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


120ko Erromatar Inperioko probintziak
 
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre