Moravia Handia
Moravia Handia (txekieraz: Velká Morava, eslovakieraz: Veľká Morava, latinez: Magna Moravia) 833 eta X. mendearen artean garatu zen erdialdeko Europako inperioa izan zen. Gaur egungo Eslovakia eta Moravia, eta Hungaria zein Austriako zati batzuk hartzen zituen. Bere hedapen handienean, Bohemia, Poloniaren hegoaldea eta Lusazia ere barnean zeuden[1].
Moravia Handia Velká Morava | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
833 – 907 | |||||||
Monarkia | |||||||
Moravia Handia Svatopluk I.aren garaian | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Mikulčice | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako eslaviera, Latina | ||||||
Historia | |||||||
Nitrako konkista | 833 | ||||||
Hungariar inbasioa | 907 | ||||||
|
Mojmír I.a, Moraviako printzeak, sortu zuen Moravia Handia, 833 aldean Nitrako Printzerria bereganatu zuenean. Svatopluk I.aren erregealdian (870 aldean–894) erdietsi zuen hedadurarik handiena eta, hungariarren erasoak zirela eta, 907an desagertu zen[2].
Erreferentziak
aldatu- ↑ Great Moravia Slovak-republic.org
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.