Germaniar herriak
Germaniar herriak indoeuropar talde etnolinguistikoa dira, jatorria Iparraldeko Europan izan zuena. Germaniar hizkuntzak mintzatzea da haien ezaugarri nagusia[1].
Mendebaldeko Baltikotik hego eta ekialderantz hedatu ziren, erromatarrek geldiarazi zituzteneraino. Borrokan jardun zuten erromatarrekin askotan, eta IV. mendearen erdialdera Erromatar Inperioa hartu zuten. Germaniarren hedatze horren eragileak izan ziren, besteak beste, hazkunde demografikoa, klima beroago baten beharra, barne borrokak, etab. Klana (sippe) eta leinua ziren haien gizartearen oinarri; leinuko burua urtero hautatzen zuten. Familian aitak zuen aginpide osoa. Ezkontza emaztea erosiz egiten zen[2].
Historia
aldatuGermaniar herrien jatorria nahiko ilun dago. Goi Brontze Aroan, hegoaldeko Suedian, Jutlandian eta iparraldeko Alemanian bizi ziren. Kristo aurreko azken mendeetan, bandaloek, gepidiarrek eta godoek Baltikoaren hegoaldeko itsasertzera emigratu, eta Oder eta Vistula ibaien artean kokatu ziren. Julio Zesarren garaian, germaniarrak Rhinen mendebaldean kokaturik zeuden, eta hegoalderantz Danubioraino iritsi ziren. Handik aurrera, liskar ugari izan zuten erromatarrekin[1].
III. mende amaieran, frankoek, burgundiarrek eta alamanek Rhingo muga eraso zuten, eta erromatarrek ezin izan zieten eutsi. Bandaloak, godoak eta gepidoak Ekialdeko Europan zeuden garai hartan, gaur egungo Ukraina eta Errumanian. VI. mende hasieran, angloak eta saxoiak Ingalaterran zeuden, eta frankoek mendean zuten Galiaren ipar-ekialdea; burgundiarrak Rodanoren haranean zeuden kokaturik, bisigodoak haien mendebaldean. ostrogodoak Italiar penintsulan, eta bandaloak Iparraldeko Afrikan. 568an, lombardiarrek egotzi zituzten bisigodoak Galiatik; horren ondorioz, bisigodoak Iberiar penintsulara jo zuten. Lombardiarrek erresuma independente bat eratu zuten Italian, 774an Karlomagnok azpiratu zituen arte iraun zuena[1].
Erromatar Inperioaz jabetu ziren germaniarrek garaituen erlijioa, kristautasuna, eta hizkuntza, latina, berenganatu zituzten. Britania izan zen salbuespena, anglo eta saxoiek germaniar hizkuntzari eutsi batzioten.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Germanic peoples. Encyclopædia Britannica, Inc., britannica.com (Noiz kontsultatua: 2017-6-3).
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.