Informazioaren zientzia

Informazioaren zientzia edo dokumentazioa informazioaren eta informazioa biltzen duten dokumentuen bilketa eta tratamendu sistematikoa aztertzen duen zientzia da. Informazioa modu egokian jaso eta gordetzeaz gainera, informazioaren sailkapena, eskuragarritasuna, zabalkundea, erabilera eta transmisioa ere aztertzen ditu[1]. Azken hamarkadetan izandako informazioaren hazkunde itzela dela eta, informazioa kudeatzeko metodo eta prozedura berriak garatu ditu informazioaren zientziak, ikerkuntzarako ezinbesteko tresna bilakatuz horrela.

Alexandriako Liburutegiaren barneko irudikapen artistikoa, ebidentzia arkeologiko batzuetatik eraikia (O. Von Corven).

Dokumentazioaren euskarri fisikoa dokumentua da, euskarri iraunkorrean erantsita dagoen edozein mezu ikoniko edo sinbolikoa alegia, helburu informatiboa duena. Izan ere, arrastoa uzteko, informazioa euskarri batean erregistratu beharra dago.

Dokumentazio arloan aritzen diren profesional mota anitz dago, lan egiten duten dokumentazio-tokiaren arabera: dokumentalistak, dokumentazio zentroetan; artxibozainak, artxiboetan eta liburuzainak liburutegietan. Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira internet arloko dokumentalistak, bilaketa-motorrak diseinatu eta kudeatzeko.

Eskema honek informazioaren zientziak lantzen dituen diziplina eta gaien aniztasuna erakusten du (Frantsesez), kartografia zorrotza egin nahi izan gabe.

Beste jakintza-arlo batzuekin erlazionatu ohi da, hala nola, Informazio-sistemen ingeniaritza, Datu-zientzia, Komunikazio-zientziak, Administrazio- eta Kudeaketa-zientziak, Museologia, Artxibistika eta Bibliotekonomia. Kontzeptu horien arteko elkargunea informazioa da, teknologia berriekin duen bitartekotza edozein dela ere.

Informazio-zientziaren izaera

aldatu

Historian zehar era ezberdinetan ulertu da dokumentazioa:

  • zientzia instrumental moduan, beste zientzia baten menpeko diziplina edo arlo laguntzailea gisa;
  • zientzia zentzu hertsian, diziplina autonomo moduan;
  • zientzia izaera ukatuz, metodo edo prozedura bilduma huts moduan.

Kontzeptuaren sorrera

aldatu
 
Leibniz, batez ere latinez eta frantsesez idatzi zuen pertsona polifazetiko alemana. Bere ikasketa-eremuak Metafisika, Matematika, eta Teodizea izan ziren.

1789. urtean Iraultza Frantsesa izan zen eta hortik eratorri zen Ilustrazio garaia. Berau arrazoian oinarritzen zen. XIX. mendean produkzio zientifiko handia egon zen. Sorkuntza zientifikoa handitu zen eta hori guztia txukundu beharra zegoen, kaosera ez iristeko eta nahi zen dokumentua berreskuratzeko. XX. mendean zientzia sozialak ugaritu ziren eta orduan sortu zen Dokumentazioa.

  • 1800 100 zientzia aldizkari nazioartean
  • 1850 1.000
  • 1900 10.000
  • 1990 150.000 eta 863.000 liburu
  • 2006 100.000.000 webgune
 
Joseph Marie Jacquard

Henri La Fontaine eta Paul Otlet elkartu ziren zientzia eklosioaz arduratuta XIX. mendearen bukaeran. La Fontainek Société des Études Sociales et Politiquesen egiten zuen lana. Pilaketa hori sailkatu nahi zuten, eta anabasa antolatzeko informazioa sistematizatu zuten. Zientzia antolaketa logiko arrazionala erabili zuten.

  • 1892: Katalogazio zentroa. International Office of Bibliography erakundea sortzen dute. Bibliografia zientifikoa kontrolatu eta sistematizatzeko lehen saio serioa izan zen.
  • 1895 Nazioarteko Bibliografia Institutua sortzen dute: ikergunea da, diziplena bera nola ikertu aztertzen dute, nola antolatu zientzia modura. Errepertorio Bibliografiko Unibertsala sortu zuten, garai hartan nazioartean ekoizten zenaren berri ematen zuena. Sailkapen Hamartar Unibertsala, Melvill Deweyk 1876. urtean asmatutako sisteman oinarrituta, atera zuten.
  •  
    Vannevar Bush, informazioaren zientzialari ospetsua, (ggb. 1940 – 1944)
    1934: Paul Otleten Traité de Documentation tratadua, non dokumentazioa diziplina zientifiko modura onartzen den.
  • 1950: Informazio pilaketa dela eta Information retrieval (informazioaren berreksuratzea) kontzeptua sortzen da .

Prozesu dokumentala

aldatu

Dokumentazio-zerbitzuan egiten den lan bilduma prozesu dokumentala[2] da. Dokumentuen gain egin beharreko operazio-multzoa da, erabiltzaileak nahi duenean dokumentu horiek erabil ditzan.

Dokumentazio-zerbitzuek, atzera-begirako informazioa eta dokumentazioa eskaintzeko, zenbait eginbehar dituzte, eta eginkizun-sail horri prozesu edo kate dokumentala deitzen zaio. Hor egiten diren lanek elkarren arteko eragina dute helburu bateratua lortzeko. Prozesu dokumentala dokumentuekin erabiltzen diren espezializazio-tresna eta prozeduren multzoa da, dokumentuak errepresentatu, berreskuratu eta erabiltzeko helburuarekin.

Funtzioak

aldatu

Prozesu dokumentalak lau funtzio ditu:[2]

  • Sarrerako funtzioak: Zerbitzuari interesatzen zaizkion dokumentuak zehaztea eta jasotzea dira sarrerako funtzioak, eta hemen sartzen da dokumentuak hautatzea, eskuratzea eta erregistratzea.
  • Tratamendurako funtzioak: Bi helburu dituzte: dokumentuak ordenatzea eta dokumentuak eta horien informazioa errepresentatzea. Hauek dira ematen diren pausoak: dokumentuen deskribapen bibliografikoa, dokumentuen edukiaren analisia (laburpena, sailkapena eta indexazioa) eta, azkenean, dokumentua ordenatu eta gordetzea.
  • Irteerako funtzioak: Dokumentazio- zerbitzuek dituzten baliabideen ustiapena da. Erabiltzaileen galdereei erantzunez edo dokumentuak eta ekoizpen dokumentalak zabalduz egin daiteke.
  • Arreta funtzioak: Prozesu osoa kudeatzen eta planifikazioa bideratzen dutenak dira.

Prozesu dokumentaleko eginkizunak berdintsuak dira dokumentazio- zerbitzu guztietan. Hala ere, erakunde baten ( komunikabide, enpresa, unibertsitate...) edota erabiltzaile- talde jakin baten behar informatiboak asetzeko antolatzen dira. Hori dela eta, erakundearen izaerak, erabiltzaileen ezaugarriek, horien interesak eta dokumentazio- zerbitzuaren baliabideek baldintzatuko dute prozesu bakoitza.

Informazioaren digitalizazioa eta sareen hedapena eragin handia izaten ari dira dokumentazio- zerbitzu askoren antolamenduan.

Bilketa

aldatu

Bilketa-fasean dokumentazio-guneak ezarritako arloa edo dokumentu-mota definitu eta horri jarraiki egiten du dokumentuen hautaketa.

Dokumentazio-gunea zein den, bilketak ezaugarri ezberdinak ditu. Adibidez, artxibategietan aurrez definitutako dokumentu mota guztiak gordetzen dira (ez dago ez bilaketarik, ez hautaketarik, ez erosketarik).

Iturriak mota ezberdinetakoak izan daitezke:

  • Iturri propioak: Hedabideak berak ekoitzitako dokumentuak. Iturri dokumental nagusia (hedabideari interesatzen zaizkion gaiak, bere ibilbidearen lekukotza, doan dira, merkaturatzeko aukera).
  • Kanpoko iturriak: Hedabideak berak sortu ez dituen dokumentuak, berak eskainitako informazioa aberasten laguntzen dutenak.

Dokumentuen hautaketa irizpide ezberdinak jarraituz egin daiteke:

  • Dokumentu-balioa (etorkizun-interesa, dokumentuaren kalitatea...)
  • Dokumentuaren egokitasuna dokumentazio zerbitzurako (erabilera potentziala, originaltasuna...)
  • Behin-behineko hautaketak (gertakizunak amaitu artean zabaltzen diren behin-behineko artxibategiak: gatazka armatuak, hauteskundeak, kirol lehiaketak...). Behin betiko hautaketa, gertaera amaitzean erabakitzen da.

Analisi dokumentala

aldatu
 
Grafiko honek Wikipediako artikuluen arteko loturak erakusten ditu. Informazioaren zientziak, gaiak beren artean nola erlazionatzen diren aztertzen du, baita irakurleek kontzeptuak nola erlazionatzen dituzten ere.

Analisi dokumentala dokumentuaren irudikapen bat zehazten duen teknika da, dokumentua behar bezala gorde eta eskuratzeko: dokumentu bibliografikoetan katalogazio bibliografikoa (besteak beste, izenburua eta egilea zehaztuz) eta eduki-analisia (hitz gakoak, adibidez). Analisi dokumentalari esker, liburutegi katalogoak edo datu-base bibliografikoak osatzen dira.

Dokumentuak ordenatu-gorde-kontserbatzeko eragiketa-multzoa burutu behar da lehenik. Dokumentuaren erregistroa ere egin behar da: dokumentu bakoitzari kode bat eman, sistema dokumental horretako parte bihurtzeko. Emaniko kodea erregistro zenbakia da, dokumentua identifikatu, eskariak kudeatu eta dokumentu-bildumaren hazkundea kontrolatzeko balio duena.

Ondoren, katalogazio bibliografiko egin behar da, dokumentuaren ezaugarriak biltzen dituena (dokumentu mota, egilea, izenburua, orrialde kopurua, gaia, ...).

Katalogazioarekin batera, dokumentu bakoitzaren edukia sintetizatu edo laburtzea posible egiten duen zehaztapenak definitu behar dira:indexazioa eta laburpenak barnehartzen ditu.

Indexazioaren bitartez indexatze-terminoak (hitz gakoak) hautatzen dira, dokumentuaren edukiaren muina jasotzen dute (gaia, pertsonaiak, erakundeak, lekuak, datak… definitzen dituena). Horrela, informazio bilaketak erraztu egingo da. Horretarako, irakurketa-analisia-terminoen hautaketa-normalizazioa erabili behar da. Adibidez,

Berria, 2007-04-26: Hamasen adar armatuak bertan behera utzi du Israelekiko su-etena

  • Zer? Nazioarteko gatazka
  • Nor? Hamas, Israelgo gobernua
  • Zergatik? Lur okupatuak
  • Non? Palestina

Erabiltzaileak informazioa bilatzeko orduan arazo ezberdinak sor daitezke:

  • Zarata dokumentala: bilaketa estrategia generikoegien ondorioa da.
  • Isiltasun dokumentala: informazioak ihes egiten dunean. erlazioak: Terminoaren sinonimoak erakusteko (Ikus:…) (Ordezkatua:…)Arrazoi ezberdinengatik sor daiteke: sinonimoen erabilera, termino espezifikoegia, orokorregia.

Arazo hauek saihesteko hizkuntza dokumentala, eta ez naturala, erabiltzea komeni da. Adibidez, Zer emaitza izan ziren 2009ko hautezkudeetan? ordez, 2009 ETA hauteskundeak konbinazioa jarriz. Horrela, hizkuntza dokumentala hizkuntza naturalaren sinplifikazioa da, esanahi bereko edo antzeko galderetarako termino bakarra definitzen duena.

Indexazioak egitura hierarkikoa azaltzen du; hain zuzen, zuhaitz moduan, termino orokorretatik termino zehatzagoetara jo daiteke, tartean (astronomia arlotik Hale-Bopp kometara joaz, tartean eguzki-sistema eta kometak terminoak daudelarik.

Dokumentuen gaia sailkatzeko sistema ohikoena SHU edo Sailkapen Hamartar Unibertsala da, ezagutza-esparruak 10 kategoriatan sailkatzen dituena. sailkapen honek zenbaki-kode bat esleitzen dio kategoria bakoitzari (adibidez, 3 Gizarte Zientziak, 6 zientzia aplikatuak). Kategoria bakoitzak bere zuhaitza du eta zenbat eta gai berezituagoa, orduan eta zenbaki gehiago jartzen dira ( 62 Ingeniaritza, 626 Lan hidraulikoak). Beste sailkapen batzuk ere badaude (Dewey, Bliss, Ranganathan, Library of Congres, besteak beste)

Hizkuntza dokumentalerako tresnak dira thesaurus edo tesauroak, gai-sarreren zerrendak eta egileen aurkibideak. Tesauroak jakintza-arlo ezberdinetarako terminoak biltzen ditu, hiztegi moduan, loturiko beste terminoak aipatuz baina definiziorik eman gabe. Tesauroko terminoen arteko loturak baliokidetasunezkoak izan daitezke (termino sinonimoak), hierarkikoak (termino baten nagusitasuna edo mendekotasuna zehazten duena gai bereko beste termino batekiko) edo elkarkorrak (termino kidetua, harreman hierarkiko edo baliokiderik gabe).

Laburpenek, berriz, dokumentu baten edukiak, modu labur eta zehatzean jasota, iritzi kritikorik gabe, zehazten ditu, testu baten bitartez adierazi. Azkenik, folksonomia indexatzeko sistema sortu da interneten.

Dokumentazioa komunikabideetan

aldatu

Dokumentazioak komunikabideetan bi helburu ditu:

  • Komunikabidearen ​ekoizpena gorde eta kudeatzea​ modu eraginkorrean.
  • Informazioa aberasteko eta hobetzeko behar den ​kanpoko informazioa​ eskaintzea.

Dokumentazio zerbitzuak komunikabide handietan aurkituko ditugu; eta bertan dokumentalistek egiten duten lan, kazetaritza edo beste titulazioren bat duten langileak, dokumentazioan espezializatuak.

Egunkarietan pertsona gutxi izaten dira (3-6), ​telebistan​, ordea, lan talde handiak izaten dira (hogei lagun inguru ETBn, ehun TVEn).

Dokumentazio zerbitzu txikietan, ​komunikatzaile bakoitzaren ardura izango da dokumentazioa.

Euskal Herriko komunikabideen dokumentazio zerbitzuak enpresa barrurako dira eta komunikabideko bertako langileek erabiltzen dituzte, bereziki, kazetari moduan identifikatuak daudenak. Enpresako erabiltzaileek ez daukate inolako eragozpenik dokumentazio zerbitzuak kontsultatzeko; kanpokoei, ordea, ez zaie baimentzen edota zerbait ezhoikoa da.

Infoadex[3]

aldatu

Publizitatearen kontrola dauka Espainian. Komunikabideetan txertatutako iragarkiak aztertzen ditu. INFOADEX datu-baseak urtero 5 miloi iragarpen kontrolatuak ditu. Urtean zehar hedabide konbentzionaletan egiten diren publizitate-txertatzeak artxibatu eta analizatu egiten ditu.

Besteak beste honako hauek aurkitu daitezke Infoadexen datu basean:

  • Komunikabide, merkatu, iragarle eta abarren inbertsioen inguruko txostenak.
  • Publizitate-sorkuntzaren datu-baserako sarrera.
  • Kanpaina eta babesleen segimendua.
  • Lehiakortasunaren kontrola.
  • Espainiako publizitate inbertsioaren ikerketa.
  • Agentzien eta zentralen ikerketa.

Infoadex enpresak aztertzen duen informazioa:

  • Iragarritako produktua eta marka.
  • Dagokion sektorea.
  • Publizitate blokean duen postua.
  • Publizitate mota.

Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkartea (ALDEE )

aldatu

ALDEE Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko elkarte profesionala da, 1990ean sortua, eta artxiboen, liburutegien eta dokumentazio eta informazio zentroen kudeaketaz arduratzen diren edo hauetan interesa duten profesionalak taldekatzea du helburu. 1990ean sortua, 2017an onartutako estatutuekin arautzen da.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Definizio hauek bat datoz UNE 50-113-92/1 arauak eta 2002 urtean desegin zen FID nazioarteko dokumentazio-erakundeak emandako definizioetan oinarritzen dira.
  2. a b Agirreazaldegi, Teresa. (2006). Informaziorako dokumentazioaren oinarriak. UEU, 56-59 or. ISBN 84-8438-0785..
  3. (Gaztelaniaz) «Conócenos» Infoadex (Noiz kontsultatua: 2020-05-11).
  4. «Historia | ALDEE | ALDEE» www.aldee.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Bibliografia

aldatu
  • Agirreazaldegi, Teresa. (2006). Informaziorako dokumentazioaren oinarriak. UEU, 56-59 or. ISBN 84-8438-0785.
  • Lankes, David. Ampliemos expectativas -
  • Glushkok, Robert J. Antolatzearen diziplina. O 'Reilly Media Inc-ek argitaratutako eta Robert J. Glushkok editatutako "The discipline of organizing" liburuaren itzulpena eta edizio elektronikoa egin du ALDEEk, Ischoolsek Creative Commons litzentziapean zabaldutako lanaren 2016ko 4. edizioa (Core Concepts) erabiliz: Glushkok, Robert J.. «Antolatzearen disziplina (edizio txikia)» www.aldee.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  • Oyarzún, Gonzalo. Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia: Oyarzún, Gonzalo. «Liburutegi imajinatua» www.aldee.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  • (Ingelesez) Borko, H. (1968). Information science: what is it?. American documentation, 19(1), 3-5. ISSN 0096-946X.
  • (Ingelesez) Khosrow-Pour, Mehdi (22 de marzo de 2005). Encyclopedia of Information Science and Technology. Idea Group Reference. ISBN 978-1-59140-553-5.
  • (Ingelesez) Leckie, Gloria J.; Pettigrew, Karen E.; Sylvain, Christian (1996). "Modeling the information seeking of professionals: A general model derived from research on engineers, health care professionals, and lawyers". Library Quarterly. 66 (2): 161–193. doi:10.1086/602864. S2CID 7829155.
  • (Ingelesez) Wark, McKenzie (1997). The Virtual Republic. Allen & Unwin, St Leonards.
  • (Ingelesez) Wilkinson, Margaret A (2001). "Information sources used by lawyers in problem-solving: An empirical exploration". Library & Information Science Research. 23 (3): 0-8188(01)00082-2. S2CID 5906
  • (Frantsesez) Le Coadic Yves, La Science de l'information, Puf, (Que sais-je n°2873), 1994
  • (Frantsesez) Ibekwe SanJuan Fidelia, La Science de l'information : origines, théories et paradigmes, Lavoisier, 2012
  • (Frantsesez) Gardiès Cécile, Approche de l'information-documentation. Concepts fondateurs, Cépaduès éditions, 2011
  • (Frantsesez) Salaün Jean-Michel, Introduction aux sciences de l'information, La Découverte, 2011

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu