Aralarko estazio megalitikoa

Nafarroako estazio megalitikoa

Aralarko estazio megalitikoa Neolito, Brontze Aro eta Burdin Aroko monumentu megalitikoen multzo handi bat da, Euskal Herriako handienetarikoa. Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiako lurraldeen artean kokatuta dago, hurrenez hurren 34 eta 50etik gora megalito dituztelarik.

Jentilarriko trikuharria.

Bereiziki trikuharriei dagokienez mendigunerik garrantzitsuena da Aralar, nahiz eta azken hamarkadetako indusketa lanek beste zenbait megalito aditzera eraman.

Aralarko mendilerroaren geomorfologia: luzapena eta hedapena aldatu

Udalerri hauetan hedatuta dago eremu hau: Gipuzkoan, Abaltzisketa, Ataun, Amezketa, Enirio-Aralarko Mankomunitatea, Lazkao eta Zaldibian, eta Nafarroan, Araitz, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lakuntza, Larraun eta Uharte Arakilen.

Aralar Iberiar Penintsularen Iparraldean kokatzen den mendilerro aldapatsua da, bere baitan 208 km2 hartzen ditu zeinak Gipuzkoa eta Nafarroaren artean kokatzen den. Mendilerro karstiko (kareharria) malkartsua da, Gipuzkoa hartzen du bere ipar mendebaldeko zonaldean eta Nafarroa berriz, hego ekialdean. EM norabidean 30 km luze eta 12 km zabalean lekutzen da. Gipuzkoako zonaldeak Aralar osoaren herena besterik ez du hartzen eta 1994 urtetik Natura-parke izendatu zuten[1].

1412an Enirio-Aralar mankomunitatea sortu zen inguruko larreak eta mendien gestioa bilatu nahian. Egungo Goierri eta Tolosaldeko herriez osatuta, Gipuzkoako mendien administrazioaren ardura eramatea zuen helburu. Ordutik mankomunitateak lanean jarraitzen du, gizarteak bertako baliabideez goza dezan. Natura 2000 Sarearen barruan Kontserbazio Bereziko Eremu gisa identifikatu zuten Aralar, zeina Batasunaren Garrantzizko leku gisa ere identifikatua zegoen aurretik. Natura-habitat motak eta fauna-flora basa espezieak babesa bermatua dago. Horretaz gain, bertan aurki daitezkeen egitura arkeologikoak ere Euskadiko Ondarearen legeaz babestuta daude zuzenean.

Euskal Herriko bihotzean kokatuta, kareharrizko mendizerren eredu nagusi da. Karstifikazio eraldaketak oso moldatuak daude bere baitan, eta etengabeko dinamismoan jarraitzen dute[2]. Baso zonaldeak bai, baina baita larre zabalen presentzia dugu honetan. Sortzen den paisaia mitiko honetaz gainera, lurrazpiko paisaia baten presentzia ukaezina da. Lurrazalean ibai nagusirik ez da ezagutzen, beraz, lur-azpian urak egin duen lana bestelakoa da, haitzulo, dolina zein leizeen presentzia dira hauek.

Orokorrean Aralarrek lerro antiklinal bikoitza erakusten du eta zamalkadura nagusi bat bere iparraldeko zatian. Orogenesi Pirenaikoak iparraldean zeuden mendi gogorrekin kolpatzean, egitura bikoitz hau sortu zuen Keuperra azaleratzen duen zamalkatze batekin (Ugarte, 1985). Jurasiko eta Kretazikoko masa sedimentarioak erakusten digute egun daukagun Aralar hau, nahiz eta uraren zein haizearen higadurak paisaia guztiz moldatu duten. Bere osotasunean konplexu gisa azaleratzen zaigu, hala ere, urak egin duen lana kontuan hartuta, lurrazpiko urek Aralarreko sustraitik azaletik baina lan handiagoa egin du. Iturburu nagusiak 400-500 metroko koten artean kokatzen dira, eta beraz urengatik egindako malda kontuan hartzeko modukoa da (Ugarte, 1985). Horrek erakusten du, lurrazpiko konduktu asko nagusi direla karstean ura iragazteko aukerak handiak baitira, are gehiago harriak berak duen iragazkortasuna kontuan hartzen bada.

Estrukturalki Txindokiko antiklinalak Jurasikoko kareharriez osatutako ganga bat erakusten du, desoreka nabariak erakutsiz, zeinak zamalkatze batekin amaituko duten Iparraldean[3]. Antiklinaleko bobeda oso zabala da, honek 3,5 km neurtzen ditu I-H norabidean eta E-Man, 7 km. Jurasiko erdiko zonaldeak unitate hidrogeologiko bat azaleratzen du, Mendebaldean Arritzagako saltoarekin topo eginez. 15 km-ko zabalera hartzen du eta Osinberde eta Bonbatxulon ditu bere surjentziak.[2].

Geografikoki Ganboako blokea homogeneoa izateaz gainera, erdialdea apur bat erorita du. Bere ertzak E-Man Errekabeltz eta Arritzagak mugatzen dute; iparraldean zamalkatzeak eta hegoaldean berriz Wealdiar-Aptiarar formazioak banatzen dute hegoaldeko eraikuntza urgondarretatik. Azken honek duela 250 milioi urteko aztarna mantentzen ditu. 5 km-ko luzera eta 70-100 m-ko lodiera zuen glaziar batek estaltzen zuten bailararen arrastoak diraute egun paisaian, hala nola, zirku glaziarrak, morrena bat, higatutako arrokak eta bailara zintzilikatuak beste batzuen artean[4].

Eremu Jurasikoak depresio itxi bat erakusten du, Alotza-Arrubi, zeina tontorrez inguratua dagoen; eta hauen lerrokatzeak “U” forma ireki bat sortzen dute hurrenez hurren. Hauek, Kilixketa (1188 m), Gañeta (1321 m), Uarrain (1351 m), Ganboa (1415 m), eta amaieran gandor luze bat, Uzkuiti (1334 m). Antiklinala nahiko laua da zonalde honetan, baina faila anitzek zeharkatzen dute paraleloki HM-IE norabidean bertikalki mozten dutenak[3]. Aipatzearren, faila hauek Liasen jaiotzen dira eta beheko estratuetan eraginik ez dute; gainera HM norabidean periklinaleko itxidurarekin egiten dute topo. Gehienak Malm inguruan amaitzen dira, Pikoeta salbu, zeina Aptiarreraino iristen den. Modu berean faila bakoitzak periklinal txikietan banatzen ditu egiturak eta Ondarre horrelako batean kokatzen delarik[2].

Begirada makroestruktural bati jarraiki Aunouin eta Rat-ek 1968an Cantabro-Pirineo–Probentza kate gisara izendatu ohi izan dute; zeinetan Aralarrek Pirineoen ertza osatzen duen Mendebaldetik. Rat eta Floquet-etek 1975an berriz, orokorrean euskal arku plegatu baten inguruan dihardute; honekin Euskal-Kantabriako egitura sedimentatuei egiten direlarik erreferentzia, zeinak IM-HE-E norabidea hartzen duen[3].

Aralarreko egiturek zerratze pilaketa bat erakusten dute bere baitan Iparralderantz abiatzen dena, zeina mesozoikoko egituraketa bati zor zaion. Hasieran behintzat zokalo nabarmenik ez du erakusten, ertzetako blokeo bat adierazten du eta kareharrien azaleratze bat egituraren nukleoan, harearri eta lutitez osatuta dagoena ehuneko handi batean[3].

Orokorki, Aralarreko materialak nahiko gogorrak dira eta masa konpaktuak osatzen dituzte; Floquetek zioen bezala, Aralar egitura pisutsua da, egitura antiklinalak dezimetriko bati zor zaio Iparralderantz zamalkatuta dagoena. Egitura zurrun honetan 3 zatiketaz hitz egin dezakegu:

  • Txindokiko antiklinala: egitura disimetrikoa, M-Erantz azaleratzen da eta geroz eta gehiago inklinatzera jotzen du, hurrenez hurren ganga antiklinala altxa egiten da, geroz eta garrantzia handiagoa hartuz eta Jurasikoko azaleratzeak eskainiz. Bukaeran zamalkatze bat erakusten du; zeinetan Triaseko zenbait gune agertzen diren.
  • Aralarreko Iparreko ezkata: Txindokiko antiklinalarekin alderatuz gero, egitura ia monoklinala da eta bien arteko bereizketa oso nabaria da, ardatzaren behekatze bati zor zaio, bi gora-behera nagusiengatik jasoa, silamendu eta faila bati zor zaizkionak[3].
  • Ataungo domoa: gehien bereizten den adarra da.

Ikerketen historia aldatu

Orokorrean, Aralarreko Parke Naturalean egin diren lanak askotarikoak izan dira oro har, bai geologikoki, geografikoki, landaretza eta artzaintzari bideratutako ikerketen aldetik nola arkeologikoki. Inguruan jazo diren indusketa arkeologikoak ere kontuan hartu behar dira horiek baitira ikerketaren sustraiak.

Lehen aurkikuntzak aldatu

Gipuzkoan aurkitutako lehenengo trikuharria Jentilarrikoa izan zen 1879an. Horren ostean, Nafarroa aldean Baraibarko Guardetxe zahar inguruan beste multzo handi bat topatu zuten. Geroago, Joxe Migel Barandiaranen lan handia etorri zen 1917tik aurrera, hainbat aurkikuntzarekin.[5]

Historian zehar eta batez ere lehen trikuharriak aurkitu zirenetik, eraikuntza bitxi hauekiko interes handia piztu izan da gure inguruan, James Fergussonek eraikuntza guzti hauek bateratzen zituen kontzeptua fenomeno gisara identifikatu zuenetik, hots, megalitismoa. Hilobiak diren heinean, erakusten duten monumentaltasuna eta hauen barnean aurkitu diren hatuak kontuan hartuta, fenomeno horeen inguruko lanak garatuak izatea ahalbidetu du. Are gehiago gure lurraldean, fenomeno horren aztarnak oparoak baitira eta Euskal Herriko zein Pirinioetako megalitismoaren ikerkuntza sakon landu baita. Gipuzkoan aurkitu zen lehen trikuharria Aralarko Jentillarrikoa izan zen hain zuzen, 1879. urtean[6]

Pasatako mendearen hasieran monumentu handien erantzun izan ziren aurkikuntzak gauzatu ziren. Hauen arkitektura eta kokapenak, Frantzian edota Ingalaterran aurkitzen ziren megalitoen antzeko eskema jarraitzen zuten. Gipuzkoan batez ere Telesforo Aranzadi, Jose Migel Barandiaran eta Enrique Eguren izan ziren megalitismoaren gaineko azterketa zientifiko eta sistematikoari egiten hasi zirenak, 1916 urte aldera ekin zioten euren talde lanari. Aranzadi antropologia fisikako irakaslea zen, Barandiaran Gasteizko seminarioko irakaslea eta Eguren, berriz, antropologoa. Urte hauetan Aralarren sekulako aurkikuntza pila egin zituzten, baina aipatu beharra dago taldea nahiko diziplinartekoa zela jada ordurako[6]. 1916 eta 1936 urtera arte lanak ikaragarriak izan ziren Aralarreko mendizerran, hiru izanik inguruan egindako lanen arduradunak eta horrela; Ausokoi I-II, Laredo, Uidui I-II, Larrondo, Urirtza, Argarbi, Jentillarri, Igaratza I-II, Aranzadi, Baiarrarte, Arraztarangaina edota Uelagoena I-H bezalako megalitoak aurkitu zituzten.

XX. mendearen bigarren erdialdea aldatu

70. hamarkadan berriz Jesus Altuna eta Juan Mari Apellaniz ibiliko dira lur hauetan. Xabier Peñalver izango da 80. hamarkadan ibiliko dena eta 90. hamarkadaz geroztik eta egun arte, Jose Antonio Mujika izango da lur hauen inguruan lanean. Katalogazio anitz eta mardul batek sustraitzen du bere lana, noski historiaurrearen zertzeladak ukaezin izanik eremu guzti honetan. Aipatu noski, Mujikaren lanak, arkeologo gehienenak bezala, UPV-EHU unibertsitateko ikasle, kolaboratzaile zein beste ikerlarien lanekin bat egiten dutela, ikerkuntza horiek, gestioa eta kontserbaziora bideratu aldera[7].

Azken urteak eta harrespilak aldatu

Aralarren ezagutzen ez ziren harrespilak aztertuta, Ondarreko zistaren ondoan, zeina 2011-2013 urte artean induskatu zen, Ondarre I harrespila ikertzen hasi zen, egituraren izaera bermatzeko asmotan (2011). Ikerketak hasi bezain pronto E-M norabidean kokatzen ziren harearri lerrokatze bat azaleratu zen, hasierako haustarri baten aurrean. 2012 urtean lanak behartu ziren eta hasiera bateko lerrokatzeak, kurbatura antzeko bat markatzen zuela ondorioztatu zen, horrek egun ezagutzen den harrespilera eraman zituen. 2013 urtean berriz, harrespilaren barrunbea eta erdigunean zentratu ziren, bere izaera ezagutzeko asmoz [8]. Behin hau zehaztuta, bigarren harrespil batekin aurkitu ziren, hauek ez baitira normalean bakarka lekutzen -harrespil multzoak osatzen baitituzte-, hala ere, honetan lekuko gutxiren presentziarekin egin zuten topo[8].

Horrek analisi anitz sortu zituen eta inguruko paisaia interpretatzeko datuen aurrean kokatzen gaitu. Aipatu ere, indusketa lanak amaitzean, in situ berreraikuntza gauzatu zela, eta egun osoki ikusteko aukera dago, zenbait harearriek konponketa lanak behar izan zituzten, eta kontserbazio egoera egokia bermatzeko gauzatu ziren.

Megalitoak aldatu

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 


Gipuzkoako Aralarren 20 trikuharri, 6 tumulu, beste 6 zutarri eta 5 harrespil daude:

  • Aranzadi, Argarbi, Arraztarangaña, Ausokoi, Ausokoi II, Erremedio, Igaratza ipar eta hegoalde, Jentillarri, Labeo, Matxitxane, Txotxeta, Uelogoena ipar eta hegoalde, Uidui, Uidui II, Urritza eta Zearragoenako trikuharriak.
  • Arrubi, Atauru Gañe, Igaratza III, Irazustako Lepoa, Jentillarri, Saltarri eta Supitaizko menhirrak.
  • Igaratza eta Larrondoko tumuluak.
  • Igaratza I eta II harrespilak eta Ondarre I,II,III harrespilak

Nafarroan, aldiz, 50 megalito baino gehiago ditugu, besteak beste Ansareta zaparra. Artabakar, Obioneta, Zeontza, Maantsa, Garraztita, Albi, Erbillerri, Soltxiki, Debata, Zinekogurutze eta Urdenas.[12]

Kronologikoki Neolitoko, Kalkolitoko, Brontze Aroko, Burdin arokoak dira.[13]

Eusko jaurlaritzak, Gipuzkoako zatiari dagokionez, 2003ko uztailaren 8ko 133. zenbakidun EHAAn Monumentu Multzoa izendatu zuen, eta "sailkatu" babes maila eman zion.[13]

Iruditegia aldatu

Zutarriak aldatu

Trikuharriak aldatu

Tumuluak aldatu

Harrespilak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «168/1994 DEKRETUA, apirilaren 26koa, Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena» EHAA (Eusko Jaurlaritza) 126 1994/07/04.
  2. a b c (Gaztelaniaz) Espeleología, Aranzadi. (1978). «El río subterráneo de Ondarre y la Karstificación de la Sierra de Aralar» Munibe 4: 257-282..
  3. a b c d e (Gaztelaniaz) Ugarte Elorza, Felix Maria. (1985). «Geomorfologia del karst de la Sierra de Aralar (Cuenta Cantábrica)» Vasconia, cuadernos de historia. 5 https://ojs.eusko-ikaskuntza.eus/index.php/vasconia/article/view/512.
  4. «Itsaso Jurasikoetatik Kuaternarioko glaziarretara» Geologia 12.
  5. «Aralar» www.kultura.ejgv.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) 2006-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Gipuzkoako Karta Arkeologikoa. I. Megalitoak.» Munibe 7, gehigarria: 1-508. ISSN 1698-3807..
  7. Mujika, Jose Antonio; Edeso Fito, José Miguel. (2012). Lehenengo neklazari-abeltzainak Gipuzkoan Neolitotik burdin arora. in: Arkeologia. 002 Gipuzkoako Foru Aldundia.
  8. a b (Gaztelaniaz) «El conjunto de círculos pirenaicos de Ondarre en la Sierra de Aralar (Gipuzkoa): de monumento funerario a hito ganadero.» Munibe 69: 191-210. ISSN 1132-2217. http://www.aranzadi.eus/fileadmin/docs/Munibe/maa.2018.69.18.pdf.
  9. Euskal-Herria.Org megalitoak
  10. Altuna, Jesus. (2002). Aranzadi Elkartea ed. Gipuzkoa. Karta Arkeologikoa. Megalitoak. Donostia: MUNIBE (Antropologia-Arkeologia).
  11. Nafarroako Karta Arkeologikoa - Hilharriak Taldea
  12. Colomo Ugarte, Javier: "Monumentos Megalíticos de Navarra", Página de Estudios y Debate sobre Geografía, Historia, economía, política. http://www.javiercolomo.com/index_archivos/Megalit/GPS.xls
  13. a b «Aralarko Estazio Megalitikoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).

Bibliografia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu