Ganboa (mendia)
- Artikulu hau Aralarreko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ganboa (argipena)».
Ganboa Aralarko mendilerroko mendirik garaienetan hirugarrena da (Intzako dorrea eta Aldaon gailurren atzetik), eta mendilerro horren Gipuzkoa aldeko garaiena.
Ganboa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.412 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°00′22″N 2°03′46″W / 43.0062°N 2.0627°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxe/Larraitz/Amezketa |
Mendikat | Mendikat |
Irispideak
aldatuGuardetxetik abiatzen da ohiko bideetako bat. Bide hori, Errenaga eta Igaratzako babeslekuetatik igarotzen da. Hortik, bidezidor bat Alotzarantz doa, Pardarri mendia bere mendebaldetik inguratuz, Irazustako lepora iritsi arte. Hortik gertu dago mendiaren tontorra, ekialderantz.
Larraitzetik abiatuz gero, Txindokira doan bidea hartu behar da, baina bide hori utzi eta Alotzako larrerantz jo beharko dugu, Irazustako lepora iritsi arte.
Larraitzetik edo Amezketatik abiatuta, Muitze labarretik igo daiteke, Txindokiren ekialdean, Ganboa iparraldean dauden larreetara irteteko.
Azken ohiko bide bat Amezketatik abiatzen da, Aritzaga labarretik Pardelutseko bordara iritsi arte.
Iruditegia
aldatu-
Gailurreko buzoiak eta ikuspegia: ezkerrean Ganbo Txiki eta erdian Larrunarri mendiak.
Ikus, gainera
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |