Jesus Altuna

euskal antropologoa eta arkeologoa

Jesus Altuna Etxabe (Berastegi, Gipuzkoa, 1932ko uztailaren 27a) arkeologoa, paleoantropologoa eta arkeozoologoa da. Filosofia eta Teologiako ikasketak egin zituen Gasteizko eta Donostiako apaizgaitegietan, eta Biologia Zientzietako lizentziako ikasketak Madrilgo Complutense Unibertsitatean (1960). Alemaniako ikerketa zentroetan, Paleoantropologiako eta Arkeozoologiako jakintza espezializatuak bereganatu zituen. Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko lehendakari eta Munibe aldizkariaren zuzendari izan da.[1][2][3]

Jesus Altuna

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJesus Altuna Etxabe
JaiotzaBerastegi1932ko uztailaren 27a (92 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea 1971) doktoretza
Tesi zuzendariaEmiliano Aguirre (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa, paleontologoa, katedraduna, antropologoa, zooarchaeologist (en) Itzuli eta paleoantropologoa
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea
Eusko Ikaskuntza
Jakiunde

Bizitza

aldatu
 
Barandiaran eta Altuna 1963an Lezetxikin.
Jesus Altuna, bere eskola-garaiaz Berastegin.

19601972 bitartean, antropologia indusketa askotan lagundu zuen da, gehienbat Jose Migel Barandiaranek zuzenduta Euskal Herrian, eta beste hainbat antropologok zuzenduta Euskal Herriaz kanpoko Kantauriko lurretan. UNESCOren enkarguz, 1963an Sudango Nubia eskualdean arkeologia indusketak egiten aritu zen, Asuango urtegiak urperatuko zituen altxorrak salbatzeko ahaleginean. 1973tik aurrera, hainbat arkeologia indusketetan zuzendari izan da, Euskal Herrian batik bat. Donostiako irakaskuntza ertaineko Usandizaga institutuko katedradun izan da. 1980tik 2002an erretiratu zen arte, Zientzia Esperimentalen Didaktikako katedradun izan zen, Euskal Herriko Unibertsitatean. Lanpostutik erretiratua, baina ordu arteko eginkizun berberetan lanean jarraitzen du. Eginkizun horietan lankide izan du bere emazte Koro Mariezkurrena.[1]

Arkeozoologiako lan batekin eskuratu zuen doktore titulua, 1971n, eta Arkeozoologian aitzindari izan da, Euskal Herrian ez ezik, Europa osoan ere. Altunak eta haren laguntzaileek prestaturiko osteologia bildumak Aranzadi Zientzia Elkarteko Arkeozoologia laborategia nahitaezko erreferentzia bihurtu du, Europan.[4]

Udako Euskal Unibetsitatean natur zientziei buruz aurkeztu zen lehenengo lana Jesus Altunarena izan zen, biologiaz, UEU sortu eta lehenengo urteko ikastaroetan 1974an bertan izan zen, geroago beste 10 lan gehiago aurkeztu zituen eta natur-zientzien lehenengo hiztegi bat argitaratu zuen 1976an Paulo Agirrebaltzategi, Martxel Aizpurua, Paulo Areso, Imanol Arluziaga, eta Xabier Iribarrekin.[5]

Zientzia elkarte ugari dira Altuna kidetzat dutenak:[1]

  • Aranzadi Zientzia Elkartea.
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.
  • Eusko Ikaskuntza.
  • Historia Naturaleko Espainiar Errege Elkartea.
  • Nazioarteko Paleontologia Elkartea.
  • Arkeozoologiarako Nazioarteko Batzordea (ICAZ).
  • Arkeologia Zientzietarako Nazioarteko Elkartea (Society for Archaeological Sciences).
  • Haitzuloetako Arteko Nazioarteko Batzordea (ICOMOS CAR).
  • Centre de Recherches d’Ecologie Souterraine (ohorezko kide da Altuna, 1986az geroztik).

Sariak

aldatu

Jaso dituen sari ugarien artean, aipatzekoak dira hauek:[3]

  • Zientzia Ikerketarako Ibáñez Martín saria (Espainiako CSICek emana).
  • Xabier Maria de Munibe saria (Eusko Legebiltzarrak Humanitateen arloan emana).
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen saria.
  • Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria (Humanitateen eta Gizarte Zientzien arloan).
  • Eusko Jaurlaritzaren Lan Onari saria.
  • Ikerketako Euskadi saria.

Idazlanak

aldatu

Koro Mariezkurrenak taxuturiko zerrendan[6] oinarritu den honetan, ez dira aipatu Jesus Altunak ikasle zela egindako lanak —argitaratu baziren ere—, ez aldizkarietan argitaratu dituenak, ez hainbat erakunderentzat egin dituen txostenak —nahiz eta horietako asko eta asko argitaratuak izan—, eta ez Aranzadi Zientzia Elkartearen barruan bere zuzendaritzapean zen Historiaurrea Sailaren urteko oroitidazkiak ere.

Zerrendako lanak honela sailkatuta daude:

  1. Zientzia argitalpen originalak.
    1. Jesus Altuna egile bakartzat dutenak.
    2. Altunak besterekin batera eginak.
  2. Jendarteratzeko argitalpenak.
    1. Jesus Altuna egile bakartzat dutenak.
    2. Altunak besterekin batera eginak.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Izaskun ALTUNA eta Xabier ALTUNA: «Biografía de Jesús Altuna», Munibe (Antropologia – Arkeologia), 57. zenbakia («Homenaje a Jesús Altuna»), 1. liburukia, 17-30. orrialdeak. ISSN 1132-2217.
  2. «Altuna Etxabe, Jesus», Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  3. a b «Jesus Altuna Etxabe», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. Alvaro Arrizabalaga: «Jesús Altuna y los estudios vascos», Euskonews & Media, 5. zenbakia, 1998-10-09.
  5. «Jesus Altuna :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
  6. Koro MARIEZKURRENA: «Jesus Altunaren argitalpenak», Munibe (Antropologia – Arkeologia), 57. zenbakia («Homenaje a Jesús Altuna»), 1. liburukia, 31-42. orrialdeak. ISSN 1132-2217.