Anne Igartiburu
Anne Igartiburu Verdes (Elorrio, Bizkaia, 1969ko otsailaren 18a) telebista-aurkezle eta aktorea da.
Anne Igartiburu | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Igartiburu Verdes |
Jaiotza | Elorrio, 1969ko otsailaren 18a (55 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Igor Yebra (2004 - 2006) Pablo Heras-Casado (2015 - 2021) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea lizentzia : antzerki Deustuko Unibertsitatea (1987 - 1990) Q50416280 , Bachelor's degree in Business Administration and Management (en) |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, zinema aktorea, modeloa, itzultzailea, abeslaria, facilitator (en) , Esataria, English teacher (en) eta idazlea |
Altuera | 1,75 metro |
Enplegatzailea(k) | Radiotelevisión Española Atresmedia EITB Media Mediaset España Arrasate Telebista (1991 - 1992) Castilla-La Mancha Media (en) (2010 - 2010) Radio Televisión Madrid (en) (2022 - 2023) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
anneigartiburu.com… | |
|
Bizitza
aldatuElorrion jaio zen 1969ko otsailaren 18an. Merkatuteknia Industriala ikasi zuen. Estatu Batuetan, Frantzian eta Luxenburgon bizi izan da.
1993an hasi zen agertzen ATBn (Arrasate Telebista). Ondoren Euskal Telebistan lan egin zuen, eta gero, Telecincon.[1] Gaur egun TVE 1n egiten du lan eta telebista-programa bat aurkezten du: bihotzeko prentsako programa bat.
Aktore bezala, hainbat paper egin ditu. Anton Reixaren El lápiz del carpintero[2] filmean (2002), mojaren papera egin zuen. Jonathan Frakesen Star Trek: Insurrection (1998) filmean agerpen laburra[3] egin zuen. Gainera, Luna negra[4] (2004) telenobelan, Loreto pertsonaiarena egin zuen.
2006 urtean "Gala 50 años de TVE"[5] saio berezia aurkeztu zuen Laura Valenzuela eta Paula Vázquezekin. Gainera urte askotan Gabon Zaharreko kanpaikadak[6] edo kanpai-hotsak eman ditu Madriletik.
Gaur egun astelehenetik ostiralera +Gente[7] saioan dabil arratsaldero TVE1 katean.
Bizitza pertsonala
aldatu2004ko irailean, Anne Igartiburu Igor Yebra ballet dantzariarekin ezkondu zen, baina 2005eko abenduan banandu egin ziren.
2016an, bere senar Pablo Heras-Casadorekin, bere lehen seme biologikoa jaio zen, Nicolas izenekoa. Mutil horretaz gainera, adoptatutako bi alaba ditu: bata indiar jatorrikoa, Noa, 2001ean jaioa; eta bestea Vietnameko jatorrikoa, Carmen, 2012an jaioa. Horretaz gainera, 1996an jaiotako asiar jatorriko neska bat dago beraiekin bizitzen, Annek hirugarren alabatzat baitu.[8]
Lanak
aldatuFilmak
aldatu- Adiós, tiburón[9] (Carlos Suárez) (1996)
- Menos que cero[10] (Ernesto Telleria) (1996)
- Suerte (Ernesto Telleria) (1997)
- Star Trek: Insurrection (Jonathan Frakes) (1998)
- El lápiz del carpintero [2] (Antón Reixa) (2003)
- Zorion perfektua (Jabi Elortegi) (2009)
- Zigortzaileak (Arantza Ibarra, Alfonso Arandia) (2015)
Telebista saioak
aldatu- Una pareja feliz (1994)
- Vamos a montar el belén (1994)
- La gran oportunidad, Anne Igartiburu eta Patxi Alonso (1995, ETB 2)
- Hau da marka, Anne Igartiburu eta Klaudio Landa (1996, ETB 1)
- El imperdible (1997, TVE1)
- Maridos y mujeres, Anne Igartiburu eta Alonso Caparrós (1997, TVE1)
- Corazón (1997–2012, TVE1)
- ¡Mira quién baila! (2005–2009, TVE1)
- Cántame cómo pasó (2010, TVE1)
- Un beso y una flor (2010, Castilla-La Mancha Televisión)
- +Gente, Anne Igartiburu eta Roi Groba (2012- , TVE1)
Telesailak
aldatu- Telepasión Española (1997, 1999, 2000 eta 2002)
- ¡Ala...Dina! (2002)
- Paraíso (2002–2003)
- El retorno de Omaíta (2003)
- 7 vidas (2003)
- Martin (2003)
- Luna Negra (2003–2004)
- ¿Se puede? (2004)
Urte bukaerako kanpai hotsen telebista emankizunak
aldatuGabon Zaharreko kanpai hotsen telebista emankizunak, Espainiako Erresuma osorako, Madrilgo Puerta del Sol plazatik:
- Ramón García eta Anne Igartiburu (2005-2006, TVE1)
- Ramón García eta Anne Igartiburu (2006-2007, TVE1)
- Antonio Garrido eta Anne Igartiburu (2007-2008, TVE1)
- Carlos Sobera eta Anne Igartiburu (2008-2009, TVE1)
- Manuel Bandera eta Anne Igartiburu (2009-2010, TVE1)
- José Mota eta Anne Igartiburu (2010-2011, TVE1)
- José Mota eta Anne Igartiburu (2011-2012, TVE1)
- Imanol Arias eta Anne Igartiburu (2011-2012, TVE1)
Sariak eta sari-proposamenak
aldatuSaria | Urtea | Kategoria | Emaitza |
---|---|---|---|
Antena de Oro | 2005 | Telebista | Saritua |
Premio ATV | 2005 | Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena | Sari-proposatua |
TP de Oro | 2005 | Entretenimenduzko telebista-programen komunikatzailerik onena | Sari-proposatua |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Anne Igartiburu: "La cadena sigue contando conmigo y ya son 13 años seguidos con diferentes compañeros"» telecinco 2017-12-20 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) El lápiz del carpintero (2003). (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Parkas, Victor. (2016-08-17). «'Star Trek', la primera saga de cine que luchó contra el racismo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telenovela, Por. (2017-01-24). «‘Luna negra’» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ «Gala 50 aniversario de TVE | Gestmusic» www.gestmusic.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ CAMPANADAS 2019-2020 CON ANNE IGARTIBURU Y ROBERTO LEAL. (Noiz kontsultatua: 2019/12/31).
- ↑ (Gaztelaniaz) +Gente - Web Oficial - RTVE.es. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) http://www.elmundo.es/loc/2016/01/19/569e647ee2704eed648b4636.html
- ↑ (Gaztelaniaz) Adiós, tiburón (1996). (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Menos que cero (1996). (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).