Creek

Muscogee» orritik birbideratua)

Creek[1], muscogee edo muskogee izenekin ere ezaguna dena, Amerikako Estatu Batuetako Oklahoma, Alabama, Georgia eta Florida estatuetan bizi den amerindiar etnia da.

Creekak
Biztanleak guztira
71,502+
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Ameriketako Estatu Batuak: ( Alabama,  Louisiana,
 Oklahoma,  Texas)
Hizkuntza
ingeles, Muskogear hizkuntzak
Erlijioa
Erlijio tradizionala, protestantismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Alabama, Koasati, Mikosuki, Txickasaw, Txoktaw eta Seminola

Muscogeeak Mississippiko kultura zutenen oinordekoak dira. Kultura hori Mississippi ibaiaren haranean garatu zen eta muino egileak ziren. Lehen espainiar esploratzaileek, Ipar Amerikako hego-mendebaldera iritsi zirenean, muscogeen arbasoekin topo egin zutela uste da.

Kolonia-gerrateetan eta independentziarako gerran ingelesen alde jarri ziren. Andrew Jackson jeneralak menderatu zituen XIX. mendearen hasieran. Taldea osatzen zuten leinu batzuek Oklahomara egin zuten ihes.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.