1812ko angloamerikar gerra

1812ko angloamerikar gerra 1812-1815 urteetan Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak (Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua eta kolonia kanadarrak) elkarren kontra egindako gerra izan zen. Borrokak lurrez eta itsasoz gertatu ziren Ipar Amerikako eremuan. Gerrak ez zuen garaile garbirik izan.

1812ko angloamerikar gerra
1812ko Gerrateko irudi batzuk
Data18121815
LekuaIpar Amerika
EmaitzaGanteko ituna (1814), statu quo ante bellum.
Gudulariak
 Ameriketako Estatu Batuak  Erresuma Batua
Buruzagiak
Ameriketako Estatu Batuak James Madison
Ameriketako Estatu Batuak Henry Dearborn
Ameriketako Estatu Batuak Jacob Brown
Ameriketako Estatu Batuak Winfield Scott
Ameriketako Estatu Batuak Andrew Jackson
Ameriketako Estatu Batuak William Henry Harrison
Ameriketako Estatu Batuak William Hull
Ameriketako Estatu Batuak Oliver Hazard Perry
Erresuma Batua Lord Liverpool
Erresuma Batua George Prévost
Erresuma Batua Isaac Brock
Erresuma Batua Roger Hale Sheaffe
Erresuma Batua Gordon Drummond
Erresuma Batua Robert Ross
Erresuma Batua Edward Pakenham
Erresuma Batua Charles de Salaberry
Erresuma Batua Tecumseh
Galerak
  2.260 hildako borrokan.
  4.505 zauritu.
15.000 (est.) hildako beste kausagatik.
1.600 hildako borrokan.
3.679 zauritu.
3.321 hildako beste kausagatik.

Arrazoiak aldatu

Estatu Batuek egin zuten gerra-deklarazioa, 1812. urteko ekainaren 18an. Horretarako arrazoiak luzaro izan dira eztabaidagai. Estatu Batuek beren herrialde subirano eredua garatu nahi zuten, baina Britaniar Inperioaren itzala luzea zen Atlantikoan, bereziki Trafalgarko guduko Espainia eta Frantziaren porrotaren ondoren. Orain, britainiarrek itsas blokeoa ezarri zieten Napoleonen Frantziari eta, horrenbestez, Estatu Batuekiko merkataritzari.

Bestalde, Estatu Batuetako Lehenengo Bankuaren gaineko kontrolari buruzko gatazka zegoen, 1811n bertan behera utzi baitzuen Estatu Batuetako kongresuak. Halaber, britaniarrek merkataritza-ontziak eta marinelak derrigorrez errekrutatzen ziharduten Britainiarren Errege Itsas Armadarako eta, gainera, britainiarrak Estatu Batuak kontinentean barrena metropolitik aparte zabaltzearen kontra zeuden. Ondorioz, britaniarrek indiar indigenei lagundu zieten.

Gerraren garapena aldatu

Britainiarren armada Europako Gerran lanpetuta zegoenez, britaniarrek defentsa-estrategiaz jardun zuten, estatubatuarrek Kanadako lurralde batzuk inbaditu arren, itsasoko erasoz uxatuz. Beraz, estatubatuarrek erabaki zuten Kanadan lurrez sartzea.

1814an britainiarrek kontraeraso egin zuten, hiru armada bidali zituzten Ipar Amerikara Estatu Batuak inbaditzeko: Mainen sartu ziren, eta Washington Hiria ere hartu zuten, eraikin publikoak suntsituz, Etxe Zuria barne.

Bestalde, estatubatuarrek ipar-mendebaldean eta hego-ekialdean amerindiarrak garaitu zituzten: britainiarrek lagunduta, amerindiar indigenek estatu independentea sortu nahi zuten, baina menperatuak izan ziren. Britainiarrek New York, Baltimore eta New Orleans inbaditu nahi izan zuten arren, estatubatuarrek atzera eragin zieten.

Gerrako azken borroka New Orleansko gudua izan zen 1815eko urtarrilean, nahiz eta ordurako bakea sinatuta zuten alde biek Ganteko Hitzarmenean, baina Europan sinatu zutenez, akordioaren berriak asteak eman zituen Amerikara heltzerako. New Orleasen estatubatuarrak atera ziren garaile, Andrew Jacksonen gidaritzapean.

Emaitza aldatu

Mugak lehengo horretan geratu ziren, eta alderdi biak garaile sentitu ziren. Kanadakoak (britaniarren kolonia) pozik zeuden, hegoaldeko errepublika berriak menperatu ez zituelako. Estatubatuarrek ere nazio-batasunaren espirituaren indar handia ospatu zuten, baita nazioartean ahaltsuak zirela erakustearren ere. Armada indartsu bakar bat sortzearen aldeko apustua sendotu egin zen, baita botere federala ere aldi berean.

Gerrako zorraren mamuak berriz astindu zuen errepublika berria, eta errepublikarrak nahi ez zuten zuloan sartu ziren: bankuen maileguen eta nazioarteko finantzen menpeko bihurtzea. 1816an, Estatu Batuetako Bigarren Bankua sortu zen kongresuaren erabakiz; 20 urteko baimenaldia eman zitzaion. Alderdi Federalista desagertu egin zen gerra osteko urteetan, eta Alderdi Errepublikanoa geratu zen jaun eta jabe. Aldiz, biziki areagotu ziren errepublikarren barneko kontraesanak, eta hainbat fakzio desberdin agertu.

Gerraren amaierak berretsi egin zuen Estatu Batuen mendebaldeko hedakuntza James Madisonek Napoleoni Louisiana erosi ondoren. Era berean, zapuztu egin zuen betiko amerindiarrek Estatu Batuen estatu-funtzionamenduaren antzeko estatu bat, Ohioko lurraldean, sortzeko azken aukera (britaniarrekin aliatu ziren gerran).


Kanpo estekak aldatu