Revue de Paris

Revue de Paris (euskaraz: «Parisko Aldizkaria») frantsesez plazaratzen zen literatura aldizkaria zen. 1829tik 1970 arte argitaratu zen. Sortzailea Louis Véron izan zen. Modu batez La Revue des Deux Mondes aldizkariari lehia egin nahi zion. Aldizkariaren orrialdetan, kapitulutan, egile ospetsuen lanak plazaratu ziren, besteak beste, Honoré de Balzac, Alexandre Dumas, Gustave Flaubert, Alphonse Karr eta Eugène Sue idazleen lanak.

Revue de Paris
Motaaldizkako argitalpen
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1829
Hizkuntzafrantses
Revue de Paris, 1833ko azala bat.
1935eko aldizkari baten azala.

HistoriaAldatu

1829an Louis Verónek sortu zuen. 1834an François Bulozek erosi zuen. Aldizkaria gainbeheran erori zen eta 1845ean haren argitalpena eten egin zen. Idazle batzuek berehala berreskuratu zuten: Théophile Gautier, Arsène Houssaye, Louis Marie de Lahaye Cormenin. Idazle hauek La Revue des Deux mondes aldizkariak zeraman politikari erantzun nahi zioten; horrela, adibidez, Gustave Flauberten Madame Bovary argitaratu zuten. Flauberten aurka epaitegian prozesua ireki zenean, aldizkariak eleberriaren pasarte batzuk zentsuratu zituen; horren ondorioz Flaubertek hedabideetan berriro ere argitaratzeari uko egin zion. 1858an gobernuak aldizkaria debekatu zuen. 1864 eta 1865ean berriro plazaratu zuten, La Nouvelle Revue de Paris izenburua erabiliz.

1894an, Edmond de Felsek (1858-1951) beste Revue de Paris bultzatu zuen, beti La Revue des Deux Mondes aldizkariarekin lehian. Aldizkariaren jabetza Edmond de Felsetik bere seme-alaben eskuetara (André eta Edmée Frisch de Fels (1891-1991) izatera pasa zen. Bigarren Mundu Gerrarekin, 1940an, argitalpena bertan behera gelditu zen eta 1945ean berragertu zen.[1] Aldizkaria 1970ean behin betiko desagertu zen.[2]

Revue de Parisen idatzi zuten idazleakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu