Ireki menu nagusia

Amara Berri eskola publikoa

Urbieta kaleko Amara Berri eskolaren eraikina

Amara Berri Donostiako Amara eta Amara Berri auzoetako eskola publikoa da. Haur eta Lehen hezkuntzako ikasketak egiten dira bertan. Eraikinak Olaeta, Urbieta, Salaberria kaleetan eta Morlans eta Loiola auzoetan ditu.

Urbieta kaleko eraikina 1893an ireki zen.

Eskola honetan sortu da hain zabaldua eta saritua izan den Amara Berri sistema. Pedagogian, aurrerapauso nabarmena ezarri du Euskal Herriko eskoletan. Karmele Alzueta Saria[1] jasoa du eta Changemaker School izendatua izan da 2015 urtean [2]

HistoriaAldatu

 
Amara Berri - Ashoka Changemaker School izendapena
  • 1979. urtean, Amara Berri sistemaren oinarri izan den "Globalizazioa bizi-prozesu gisa sistema ireki batean" proiektua hasi zen, aurretiazko ikerkuntza faseaz. Proiektu honen eragile Loli Anaut irakaslea izan zen. Ekimen hori Olaeta eta Salaberria kaleko eraikinetara mugatu zen.
  • 1988. urtean, proiektua Urbieta kaleko eraikinera zabaldu zen.
  • 1990. urtean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berrikuntzako Zentrotzat hartu zuten Amara Berri.[3] Ordura arte garatzen ari zen bi eginkizunak aitortu zizkioten, ikerkuntza eta berrikuntza pedagogikoa. Ondorioz beste ikastetxe eta irakasleen prestakuntzarekin lotutako ekintzak eta aholkularitza eskaintzeari ekin zion.
  • 1993. urtean, Morlans eta Loiola auzoetan finkatu zen.
  • 1996-97 ikasturtean Karmele Alzueta Saria jasotzen EAEko lehen ikastetxea izan zen. [4]
  • 2012. urtean Amara Berri Sistemaren inguruko Jardunaldiak ospatu ziren Bilbon..[5]
  • 2015. urtean Changemaker School izendatua izan da.

Amara Berri sistemaAldatu

Artikulu nagusia: «Amara Berri sistema»

Amara Berri sistema Donostiako Amara Berri eskola publikoan 1979. urteaz geroztik garatu den hezkuntza sistenma da. Euskal Autonomia Erkidegoko beste hainbat ikastetxera zabaldu da. Sistema honen bultzagile nagusia Loli Anaut irakaslea izan zen. [6] Amara Berri sistemak honoko helburuak ditu:

  • Ikasi eta irakasteko testuinguruak diseinatu eta garatzeko esperientzia praktikoak aurkeztea.
  • Curriculuma kudeatzeko modua eta ikasgelan duen eragina aztertu eta horren inguruan hausnartzeko gune bat sortzea.
  • Hezkuntza-sistemaren jarduna hobetzeko lankidetzan jardutea.
  • Jakintza partekatzeko sareak eta harremanak sortzea.

Horrela, parekoen arteko elkarlaguntza sustatzen da. Bi ikasturtetako ikasleak elkartzen dira. Ikasturte batean, urtebete zaharragoekin lan egiten du haurrak; eta hurrengo ikasturtean, urtebete gazteagoekin. Bi urtetan jaiotako ikasleak nahasten dira, beraz. Hezkidetza erabiltzen da (neskak eta mutilak elkarrekin). Ez dira ikasleak taldetik bakartzen, jaso beharreko laguntzak ikasgelan bertan jasotzeko ahalegin berezia egiten da. Eskolako irratia, kideen aurreko aurkezpenak-eta erabiltzen dira, ahozkotasunari garrantzia emateko. Ikaslea protagonista izatea bilatzen da, eta irakaslearen lana da ekintzak proposatzea eta ikasleen arteko elkarlaguntza sustatzea. Ikastetxe bakoitzak bere bilakaera propioa izan du, baina goiko ezaugarri horiek dira nagusi betiere.

Amara Berri SareaAldatu

Amara Berri Sarea 19 ikastetxeek osatzen dute.[7]. Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hainbat ikastetxe dira tartean. Hemeretzi ikastetxe horiek, eskola ulertzeko modua, planteamendu pedagogikoak, antolamendu-egitura mota bat eta kultura jakin bat partekatzen dituzte, proiektu global baten alde eta hezkuntza kalitatea hobetzeko asmoz. Horrela, eredu eta antolamendu-egiturak propioak sortu dituzte, irakasleak etengabe prestatuz, eta ikasleen ikasketa autonomo eta esanguratsuak bultzatuz.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu


Koordenatuak: 43° 18′ 56.01″ N, 1° 58′ 55.18″ W / 43.3155583°N,1.9819944°W / 43.3155583; -1.9819944

Donostiako ikastetxeak  


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.