Dantza garaikidea XX. mendearen hasieran sortzen hasi zen eta ballet klasikoaren arauak eta irizpideak apurtzen ditu. Musika kontuetan ez da dantza zorrotz bat, edozein musika motak balio duelako: pop, rock, folk, klasikoa... Dantza garaikidea dantza klasikoan oinarritzen da eta dantza modernoaren eta postmodernoaren eraginak dituen dantza-diziplina da. Dantza klasikoaren mugimenduak barne hartzen dituen arren, dantza garaikidean beste batzuk sartzen dira, horiek apurtzeko sortu zirenak, hala nola bizkarraren biraketak eta bihurketak, sorbaldak aldaketan paraleloak izan ez daitezen; hanken jarrera paraleloak, edo baita belaunak barrurantz ere; isiluneak edo itxurazko mugimendu bereziak, dantzaria bere kabuz joan dela ematen dutenak.

Dantza garaikidearen aldaera bat.

Dantza mota hau 8 musika kolpetan egituratzen da, geroago lotzeko eta koreografia bat sortzeko. Pausu libreak ere egon ahal dira non dantzari bakoitzak nahi duena egin ahal duen. Berdin da aurrez aurretik asmatuta edo momentu horretan inprobisatuta egotea, dantza mota honetan dena balio du. Dantza modernoa “dantza desberdinen dantza” bezala ezagutzen da, zeren eta ballet, hip-hop, funk, elektrodance,... pausuen nahasketa dago.

Hainbat dantza desberdinen nahasketa honetan ezusteko aldaketak daude, bat-batekoak eta aldi berean oso dinamikoak.

Ezaugarriak

aldatu

Dantza modernoaren ezaugarri batzuk:

  • Grabitate-indarra: Dantzariak grabitate-indarrarekin jolasten du. Bere gorputzaren pisua erabiltzen du mugimendu dinamiko desberdinak sortzeko. Mugimenduak maila desberdinetan burutzen ditu eta balantze-puntua aurkitzen du mugimenduetan. Balantzea galtzen eta berreskuratzen du, erorialdiak eta jauziak egiten ditu.
  • Zorua: Dantzaria zorua erabiltzen du eszenatoki koreografiko bezala. Dantza modernoan zoruan egin daitezken posizio eta mugimendu posibilitate guztiak esploratzen dira.
  • Mugimendu naturalak: Dantza modernoan mugimenduak naturalak eta libreak dira. Ia-ia dantza modernoaren teknika guztiak erraztasun korporala eta malgutasunean oinarritzen dira.
  • Arnasketa: Dantza modernoa dantzatzen dutenek, mugimenduak arnasketarekin koordinatzen dute.
  • Erritmoa: Nahiz eta ez egon musika mota bati elkartuta, dantza modernoak erritmoan oinarritzen du bere koreografia.
  • Oinetakoak: Dantza modernoan normalean oinutsik dantzatzen da, baina edozein motatako zapatekin ere dantza daiteke.

Teknikak

aldatu

Dantza modernoak dantza-teknika desberdinak eskaintzen ditu dantzatzeko trebetasuna garatzen laguntzen dituztenak. Dantza-teknika horiek beste dantza mota bateko teknikak hobetzen lagundu ahal dute, ez dira bakarrik dantza modernoa dantzatzen ikasteko erabiltzen. Duncan-, Graham-, Hawkins- eta Limón-teknikak garrantzitsu eta famatuenak dira.

  • Duncan teknika: Isadora Duncanek sortua, fokuratzen da gorputzaren adierazpen organikoa askatzean. Duncanek nabarmentzen ditu mugimendu libreen fluidotasuna, musikaltasuna, naturaren mugimenduak eta arte klasiko greziarretik inspirazioa hartutako erak. Bere teknikak adierazpen garbia eragozten duten eta dantzan garbitzen dituen ohiturak ezabatzen laguntzen du. Duncan teknika oso femeninoa da, baina gizonek bere klaseei etekina atera diezaiekete ere. Ez du eskatzen gorputz edota indar fisiko espezifikoa. Ez duzu dantzako aurreko esperientziarik behar ere Duncan teknikaren klaseak hartzen hasteko.
  • Graham teknika: Martha Grahamek sortua, fokuratzen da dantzaren bitartez zirrarak adieraztean. Graham teknikaren oinarrizko printzipioak uzkurdura eta erlaxazioa edo “releasea” dira. Teknika honek gorputz-enborraren ahalmen adierazkor eta interpretatzailea garatzen du jatorri hauen bitartez. Grahamek nabarmentzen ditu ere mugimendu bakoitzeko arnasketaren koordinazioa, lurzoruko lana, pelbisa hasiera-leku bezala, eta kiribil itxurako mugimenduak. Graham teknika, hasiberriengandik aurreraturaino, maila guztietara irakasten da. Baditu ariketak eta ikastaldi-maila bakoitzerako kodetutako mugimenduak.
  • Hawkins teknika: Erick Hawkinsek sortua, teknika hau garatu zuen lesiorik eragin ez zuen entrenamendua dantzariari emateko asmoarekin. Hawkins teknikaren jatorri zentrala gorputzaren grabitate-zentrotik hasten diren mugimendu arin eta libreko erabilera da. Teknika fokuratzen da jarreraren printzipio anatomikoak jarraitzen duten mugimenduak eta gorputzaren lerrokatzea sortzean.
  • Limón teknika: Limón fokuratzen da gorputzaren mugimendu organikoenez ohartzean. Grabitate-indarrarekiko gorputzaren pisuaren erlazioa esploratzen du. Teknika honetan erorialdiaren, orekaren errekuperazioaren eta errebotearen hasierak bere erritmo naturalenetan esploratzen dira. Limón teknikak ohi ez bezalako kontzientzia sortzen du dantzako arnasketaren garrantziari buruz. Nola prestatzen duen arnasketak mugimendua hasteko, nola eragiten dion arnasketak mugimendu bakoitzari eta nola sortzen duen arnasketak fluidotasuna dantzan ulertzen laguntzen du. Limón-ek gorputz-enborra gorputzeko parte boteretsuena zela zirrarak adierazteko pentsatzen zuen. Bere teknikak gorputz-enbor ikaragarriaren ahalmen adierazkorra garatzen laguntzen du.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu