Mari Karmen Alzueta

Santo Tomas Ikastolako zuzendaria

Mari Karmen (edo Karmele) Alzueta Beneite (Donostia, Gipuzkoa, 1928ko maiatzaren 4a; Donostia, Gipuzkoa, 1983ko abenduaren 27a), euskal irakasle eta hezkuntza-arduraduna izan zen.

Mari Karmen Alzueta
Bizitza
JaiotzaDonostia1928ko maiatzaren 4a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1983ko abenduaren 27a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna
Enplegatzailea(k)Santo Tomas Lizeoa
Eusko Kontseilu Nagusia
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila

Biografia

aldatu

Haur txikia zelarik, Elbira Zipitriaren ikastolara joan zen Donostian, eta gero, gerra piztu zenean, Amezketan. Tolosako monja-ikastetxe batean jarraitu zituen ikasketak. Kimika ikasketak egin zituen Madrilen eta Salamankan. Gizarte Zientziak ere ikasi zituen. 1948an Misiolari Sekularren Institutuko kide egin zen, eta bertako Batzorde Nagusiko buru izatera iritsi zen. Donostiako Gizarte Laguntzaileen Eskola sortzeko lanetan aritu zen, eta aurreneko zuzendaria izan zen.

1969an Santo Tomas Lizeoa ikastolan hasi zen irakasle lanean. Handik urtebetera zuzendari kargua hartu zuen. Ikastola honen zabakunde eta sendotze-garaia izan zen hura. 1978an Eusko Kontseilu Nagusian hasi zen, Carlos Santamariaren agindupean. Geroxeago, Gernikako Autonomia Estatutua onartu zenean, Eusko Jaurlaritza bihurtu zen erakunde hura, eta Karmele Alzuetak zuzendari lanean jarraitu zuen Erkidegoko hezkuntza-sistema eraikitzen, Pedro Migel Etxenike sailburuaren ekipoan, Javier Retegi sailburuorde zelarik.

Donostian hil zen, 1983ko abenduaren 27an, istripuz, motor batek harrapatuta.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu