Karmele Esnal Zulaika

Irakasle Donostiako lehen ikastoletan eta idazle jubilatu ondoren

Karmele Esnal Zulaika (Orio, Gipuzkoa, 1932ko abenduaren 20aDonostia, Gipuzkoa, 2012ko maiatzaren 30a[1]) irakaslea, ikastolen sustatzailea eta idazlea izan zen.

Karmele Esnal Zulaika

Bizitza
JaiotzaOrio1932ko abenduaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2012ko maiatzaren 30a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: karmele-esnal-zulaika-1932-2012

Bizitza

aldatu
Karmele Esnal[2] eta andereino lanak (Ahotsak.eus proiekturako)

Orion jaio eta bertan igaro zituen haurtzaroko lehen urteak. 1934 eta 1939 bitartean lehen letrak ikasi zituen bertan. Familia Donostiara aldatu zen bizi izatera eta bertan egin zituen Batxilergo ikasketak, Mariaren Lagundiko San Bartolome ikastetxean.[3] Ondoren, amaren aholkuak jarraituz maistraizateko ikasketak egin zituen bi urtez Gasteizko Irakasle Eskolan[4] eta hirugarrena Donostiako Ategorrietako Irakasle Eskolan.[5] Ordurako, hasia zen eskola partikularrak ematen eta 1953an Elbira Zipitria ezagutu eta berarekin ikasturte osoko praktikak egin zituen Alde Zaharreko ikastolan, goiz-arratsaldez, 1954ko uda bitartean. Bere ikastola sortzea erabaki zuen 1955ean Donostian Amara Zaharreko Pedro Egaña kalean zazpi ikaslerekin. 1958an Artzain Onaren plazara aldatu zuen Ikastola, etxebizitza batean alokatutako gela batera, ordurako 35 bat ikasle zituen, lehen hezkuntzako adin guztietakoak.. 1965an, Donostiako Santo Tomas Lizeoan hasi zen lanean. Ikastola horretan bertan, irakasle lanetan ez ezik, administrari, zuzendari eta idazkari lanetan ere aritu zen.

1960. urtean Jarrai antzerki taldean[6] aritu zen, Iñaki Beobide zuzendari zela, Xabier Lete, Ramon Saizarbitoria, Arantxa Gurmendi eta beste askorekin batera.

Hamarkada horretan Zeruko Argia «Gazte naiz» sailean artikuluak argitaratu zituen, «Maribeltz» ezizenaz. Itzulpen lanak egin zituen Pan-pin aldizkarirako eta Arrate Irratian emakumeei buruzko irratsaioa egiten zuen astero.

1965ean, euskal udalekuak lehenengo aldiz antolatu zirenean Barrian (Araba), begirale lanetan aritu zen uda osoan. Donostiako Bagera euskaltzaleen elkartea sortzeko bileran parte izan zen eta ondoren mintzalagun izeneko programan parte hartzen zuen, euskaraz ikasten ari direnei laguntzen.

1998an Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen, eta Euskal Idazleen Elkarteak ohorezko bazkide.

1997an erretiroa hartu zuen. Donostian hil zen, 2012ko maiatzaren 30ean, 79 urte zituela.

Sariak

aldatu

Erretiroa hartu eta hainbat urteren buruan egindako lanaren ordaina hainbat sarirekin jaso zuen:

Erreferentziak

aldatu
  1. Karmele Esnal hil da, ikastolen mugimenduko aitzindarietako bat. Berria.info[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Esnal Zulaika, Karmele - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-08).
  3. (Gaztelaniaz) «El colegio que conquistó la colina» El Diario Vasco 2012-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  4. «Hezkuntza - Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - UPV/EHU» Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  5. «Lehen Hezkuntza - Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea - UPV/EHU» Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  6. «'Jarrai' antzerki-taldean nola hasi zen - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).

Kanpo estekak

aldatu