Félix Uharte Goñi
Nafarroako negozio-gizona, finantzaria eta politikaria
Félix Uharte Goñi (Iruñea, 1896ko azaroaren 6a[1] - ibidem, 1971ko apirilaren 12a) nafar ekonomialari eta finantzaria izan zen. Huarte y Cía. S.A. bihurtuko zen Sociedad Huarte Malumbres S.R.C. konpainia sortu zuen 1927. urtean. Aipatutako konpainia Espainiako estatuko enpresa-talderik garrantzitsuenetakoa (30 enpresatik gora: metalurgia, papergintza, janari industria, turismoa, nekazaritza, zurgintza, aparkalekuak, hirigintza) izan zen Franco bizi izan zen artean.
Félix Uharte Goñi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1967ko azaroaren 6a - 1971ko otsailaren 16a - Amadeo Marco → Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia
1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Iruñea, 1896ko azaroaren 6a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Iruñea, 1971ko apirilaren 12a (75 urte) (75 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Adriana Beaumont Galdúroz (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | enpresaburua eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Jasotako sariak | ikusi
|
Kargu garrantzitsuak izan zituen: Iruñeko zinegotzia (1963), Nafarroako Foru Aldundiko diputatu eta lehendakariordea, Nafarroako Kutxako lehendakaria, Ikerketa Zientifikoko Kontseilu Goreneko bokala eta Nafarroako Aldundiko prokuradorea.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz)HUARTE GOÑI, Félix. Gran Enciclopedia de Navarra