Gernu-aparatu

Gernua sortzeko eta organismotik kanporatzeko funtzioa betetzen duen organo-multzoa; giltzurrunek, gernu-maskuriak, ureterrek eta uretrak osatzen dute

Gernu-aparatua gorputzetik sustantzia toxikoak ateratzen arduratzen den hiru sistemetako bat da, digestio-aparatua eta arnas aparatuarekin batera. Kasu honetan, gernuaren (pixa edo txiza) bidez egiten du aipatutako funtzio hori. Bestela, aparatu kardiobaskularraren laguntzarekin lortzen ditu toxiko horiek bereganatzea odolaren bidez, giltzurrunean sartuz.

Gernu-aparatu
Xehetasunak
Honen partegenitourinary system (en) Itzuli
Iraitz-sistema
KonponenteakPuxika
Uretra
giltzurruna
Ureterra
upper urinary tract (en) Itzuli
lower urinary tract (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezsystema urinarium
MeSHA05.810
TAA08.0.00.000
FMA7159
Terminologia anatomikoa

Gernua giltzurrunek jariatzen duten iraizkin likidoa da, eta, maskurian pilatu ondoren, uretratik kanporatzen da. Pertsona helduak 1.300-1.600 cm3 kanporatzen ditu egunero, egoera normalean. Gernuaren % 90-96 ura da; uraz gain, ordea, urea, sodio kloruroa (gatz arrunta), azido fosforikoa, azido sulfurikoa, azido urikoa, amoniakoa eta abar ditu. Ureak usaina izaten du.[1]

Sistema honen gaixotasunez arduratzen diren espezialitate medikoak Nefrologia eta Urologia dira.

Anatomia

aldatu

Giltzurruna

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Giltzurrun»

Giltzurruna guruin-organo bikoitza da, eta gernua jariatzen du. Indaba-formakoak dira giltzurrunak, eta sabelalde-barrunbearen atzeko aldean daude. Kolore gorrizta kafe-kolorearen antzekoa dute eta trinkoak dira. Luzetarako ardatzaren inguruan zertxobait barrurantz jiraturik daude. Gizonezkoarenak 140 g inguru pisatu ohi ditu, eta emakumezkoarenak, berriz, 125 g. Neurri hauek izan ohi ditu: 12 × 6 × 3 cm. Gernu-ekoizpenaz gain, beste funtzio hauek ere betetzen ditu: azido-base oreka eta presio arteriala mantentzea, oreka ionikoa mantentzea, katabolito toxikoak gernutik iraiztea, farmakoak iraiztea. Baditu funtzio endokrinoak ere: eritropoietina, errenina eta D bitamina jariatzea[1].

Gernubideak

aldatu

Nefronak eta hodi biltzaileak

aldatu

Nefronek eta hodi biltzaileek papiletan dute bokalea, gernua bertatik kalizetara isurtzeko (giltzurrun).

Kalizak bi motatakoak dira:

  • Papilarrak, elkartu eta kaliza pelbianoak eratzen dituzte.
  • Pelbianoak, elkartu eta giltzurrun-pelbisa eratzen dute.

Kalizen jarraipena, beraz, pelbisa dugu, zabala hasieran eta estua amaieran, ureterrarekin lotzen den gunean.

Gernu-hodi guztiek zuntz muskular leunak dituzte paretetan. Haietako batzuk, zuntz zirkularrak hain zuzen, bildu egiten dira leku jakin batzuetan, esfinterrak eratzeko:

  • Kaliza papilarren eta pelbianoen artean.
  • Kaliza pelbianoaren eta pelbisaren artean.
  • Pelbisaren eta ureterraren artean.
  • Gernu-hodiak aldizka uzkurtzen dira, gernuaren aurrerantzeko higidurari laguntzeko.

Ureterra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ureter»

Giltzurrunetik maskuriaren trigonoraino jaisten den hodi luzea dugu ureterra. Gernua giltzurrun-pelbisetik maskurira garraiatzen du. Gerrialdeko ornoen apofisi zeharren albotik jaisten da, plano sakonean dagoen psoas muskuluan bermaturik. Odol-hodi gonadalen atzetik eta iliakoen aurretik pasatzen da. Odol-hodi iliakoak zeharkatu aurreko zatiari, ureterraren zati lunbar deritzo, zeharkatu ostekoari, berriz, zati pelbiko.

Ureterrak hiru estugune ditu:

  • Lehenengoa, giltzurrun-pelbisarekiko elkargunean.
  • Bigarrena, odol-hodi iliakoen gainetik pasatzean.
  • Hirugarrena, amaieran, maskuriaren pareta barruan.

Histologikoki, hiru geruzek osatzen dute:

  • Mukosa (barrualdetik).
  • Muskularra (zuntz muskular leunak). Geruza muskularrak zuntz zirkularrak (kanpoan) eta luzetarakoak (barruan) ditu. Uzkurtzean, gernua aurrera eramaten duten uhin edo higidura peristaltikoak sorrarazten ditu.
  • Kanpoko konektiboa.

Inerbazioa: plexu solarretik irteten diren zuntz begetatiboek eramaten dute, peristaltismoa gobernatuz. Sinpatikoak erlaxapena eragiten du, eta parasinpatikoak uzkurdura.

Maskuria

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Maskuri»

Maskuria muskulu-mintzezko zakua da, pelbisean dagoena. Gernua pilatzen da bertan, uretratik kanporatua izan dadin.

Uretra

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Uretra»

Uretra gernua maskuritik kanpora isurtzen duen hodia. Gizonezkoaren uretra maskuriaren lepotik zakilerainokoa da, 16 cm ingurukoa. Emakumezkoarena, berriz, maskuriaren lepotik gernu-meaturainokoa da, 4 cm ingurukoa. Gizonezkoetan, uretratik esperma isurtzen da eiakulazioan, eta, maskuria hustean, gernua.

Lotutako gaixotasunak

aldatu

Giltzurrunekoak

aldatu

Ureterretakoak

aldatu

Puxikakoak

aldatu

Uretrakoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Bidaurrazaga, Angel. «Gernu-aparatu» Zientzia eta Teknologia Hiztegi berria (Elhuyar Fundazioa).

Ikus,gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu