Muskulu piramidala abdomenean kokatzen den muskulu txiki eta triangeluarra da[1]. Bilaterala da eta lerro zuriaren bi aldeetan kokatzen da. Muskulu zuzenarekin batera abdomenean zuzenen leka osatzen du.

Muskulu piramidala
Xehetasunak
Honen parteRectus sheath (en) Itzuli
JatorriaPubiseko sinfisia
pubic crest (en) Itzuli
InsertzioaLerro zuria
ArteriaBeheko eta goiko arteria epigastrikoa
NerbioaNerbio subklabioa
Identifikadoreak
Latinezmusculus pyramidalis
TAA04.5.01.007
FMA15568
Terminologia anatomikoa

Jatorria eta ezarpena aldatu

Muskulu piramidala beheko aldean bi tokitan ezartzen da: pubiseko sinfisian eta gandor iliakoan. Lerro zuriaren (lerro alba) barruko eta goiko ataletan ezartzen da.[2]

Funtzioa aldatu

Uzkurtzen denean lerro zuria tenkatzen du.[2]

 
Abdomeneko muskuluak. Alde batean muskulu zuzena eta piramidala ikusten da. Beste aldean abdomenaren lekagatik inguratuta daude

Inerbazioa eta odoleztapena aldatu

Nerbio subkostalaren atal bentralak odoleztatzen du. Goiko eta beheko arteria epigastrikoek odoleztatzen dute.

Aldakortasuna aldatu

Muskulu hau populazioaren %20an faltatzen da. Alde batean edo bitan falta daiteke. Hau gertatzen denean, abdomeneko muskulu zuzenaren beheko atala handiagoa da. Gerta daiteke ere alde batean bi muskulu piramidal aurkitzea.

Erreferentziak aldatu

  1. Richard L. Drake, A. Wayne V., Adam W. M. Mitchell. Gray, Anatomia para estudiantes (2015) Elsevier 287. orr IBSN 9780702051319
  2. a b Michael Schünke, Erik Schulte, Udo Schumacher. Prometheus. Texto y atlas de anatomía. Tomo 1. Ed. 3 (2014). 128 orr. ISBN 8498357640

Kanpo estekak aldatu