Ireki menu nagusia

Zakilaren leize-gorputz

Zakilaren leize-gorputza[1] belaki baten moduko egitura duen zutitze-ehun bat da, zakilaren leize-gorputzetan dagoen bietako bat[2][3]. Erekzio batean zakilean sartzen den odol gehiena, bertan metatzen da. Leize-gorputz hau emeen klitoriaren leize-groputzaren homologoa da. Emeen klitoriak egitura berbera du leize-gorputz pare batekin.

Zakilaren leize-gorputz
Gray1155.png
Xehetasunak
Honen parte giza zakila
Identifikadoreak
Latinez '
TA A09.4.01.014
FMA 19618
Terminologia anatomikoa

AnatomiaAldatu

Zakilaren leize-gorputz bikotea eta bien ondoan dagoen zakilaren gorputz arola (corpus spongiosum edo corpus cavernosum urethrae testu zientifikoetan) giza zakil osoan zehar hedatzen diren hiru zutitze-ehun dira, erekzioa ematen denean odolez betetzen direnak. Bi leize-gorputzak zakilaren alboetan daude, pubis-hezuretik zakilaren burura. Buruan elkartzen dira biak. Egitura hauek belaki baten antzeko itxura dute, trabekulaz beteta; trabekulak odolez betetzen diren hutsuneak dira, endotelioarekin lerrokatuta eta euren artean ehun konektibo septoekin[4]. Gizonen anatomian ez dago bestibuluaren erraboilik, baizik eta zakilaren gorputz arola, zakilaren beheko aldean. Honen barrutik igarotzen da uretra.

ErreferentziaAldatu

  1. Giza anatomiako atlasa Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2014 ISBN 9788498609677 PMC 892534072.
  2. Werner., Lierse, (1987) Applied Anatomy of the Pelvis Springer Berlin Heidelberg ISBN 9783642713682 PMC 851786111.
  3. Comparative reproductive biology (1st ed. argitaraldia) Blackwell Pub 2007 ISBN 9780470390290 PMC 232612140.
  4. «Understanding a man's erection» www.whitelotuseast.com . Noiz kontsultatua: 2018-06-03.