Aldosterona

konposatu kimiko

Aldosterona giltzurrungaineko guruinaren azalak jariatzen duen hormona esteroidea da, mineralokortikoideetako familiakoa. Giltzurrunetan potasioaren kanporatzea eta ur eta sodioaren birxurgapena eragiten du, organismoaren oreka hidrikoa mantenduz. 1953. urtean Simpson eta Tait ikerlariek isolatu zuten lehenengoz.

Aldosterona
Aldosteron2.svg
Aldosterone-2D-skeletal.svg
Formula kimikoa C₂₁H₂₈O₅
SMILES kanonikoa 2D eredua
SMILES isomerikoa
C[C@]12CCC(=O)C=C1CC[C@@H]3[C@@H]2[C@H](C[C@]4([C@H]3CC[C@@H]4C(=O)CO)C=O)O
InChl 3D eredua
Osatuta karbono
Masa molekularra 360,194 u
Erabilera
Elkarrekintza Nuclear receptor subfamily 3 group C member 2 (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKey PQSUYGKTWSAVDQ-ZVIOFETBSA-N
CAS zenbakia 52-39-1
ChemSpider 5633
PubChem 5839
Reaxys 3224996
Gmelin 27584
ChEMBL CHEMBL273453
EC zenbakia 200-139-9
ECHA 100.000.128
MeSH D000450
RxNorm 1312358
Human Metabolome Database HMDB0000037
UNII 4964P6T9RB
KEGG C01780

Egitura kimikoa eta biosintesiaAldatu

Aldosterona hormona esteroidea da, hots, talde ziklopentano-perhidrofenantreno du egitura nagusitzat (17+3 C). Liposolugarria da eta kolesteroletik abiatuta sintetizatzen da, hormona esteroide guztien antzera. Hormona adrenokortikotropikoak (ACTH-k, hipofisiak jariaturiko hormonak) aldosteronaren sintesia bultzatzen du. Potasioaren gehiegizko kontzentrazioak ere efektu bera du aldosteronarekiko.

FuntzioaAldatu

Aldosteronak presio arteriala igotzen du. Hau jaisteko erabiltzen diren zenbait botikak, aldiz, aldosteronaren jarduera eragozten dute.

Addisonen gaixotasunaAldatu

Aldosteronaren odol-kontzentrazioa txikia da Addisonen gaixotasuna dagoenean, eta handia Connen gaitzan. Addisonen gaixotasunean, hain zuzen, hipofisiak ACTH hormona gehiago ekoizten du aldosteronaren eza konpensatzeko; ACTH-k melaninaren sintesian ere parte hartzen duenez, gaitz horrek jota dauden gaixoek melanina ugari dute azalean (hortik datorkie Addisonen gaixotasunaren eriei azalaren kolorazio berezia)

Kanpo estekakAldatu