Bartholinen guruin

Baginaren alde bietako guruin bestibular handietako bakoitza. Muki-mintz bulbobaginala bustitzen duen likidoa jariatzen dute

Bartholinen guruinak edo guruin bestibular nagusiak bi guruin jariatzaile dira, txikiak, baginaren irekieraren albo banatan kokatuak daudenak eta, ohi, ez dira ikusten. Erloju orratzen zentzuan, guruin hauek lauretan eta zortziretan kokatuak daude. Likido kopuru txiki bat jariatzen dute, maitasuna egiterakoan, baginaren ezpainak bustitzen dituena. Likido honek feromonak ere baditu eta, horregatik, bere betebehar zehatza zein den ez dago batere garbi. Gizonetan, hauen baliokideak, Cowperren guruinak izango lirateke.

Bartholinen guruin
Skenes gland.jpg
Xehetasunak
Honen parteEmakumearen ugaltze-aparatua
Hona
drenatzen du
gainazal inginaleko nodo-linfatikoak
Arteriadeep external pudendal artery (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezglandula vestibularis major
MeSHA05.360.319.887.220
TAA09.2.01.016
FMA9598
Terminologia anatomikoa

EponimoaAldatu

Bartholinoren guruinek, Caspar Bartholino (1655-1738) herbeheretar anatomistaren omenez hartzen dute euren izena. Thomas Bartholinen semea zenak 1677an deskribatu zituen. Iturri batzuek, erabat erraturik, anatomista honen aitonari ematen diote deskubrimenduaren meritua, hau ere Caspar Bartholino izenekoa (1585-1629)

HistologiaAldatu

Bartholinoren guruinak guruin jariatzaileak dira, muki ekoizlea den epitelio zilindriko sinplez osatutakoak. Hodi jariatzailea, baginako zuloarekin amaitzen dena, epitelio lau estratifikatuaz estalita dago. Bere funtzioa eta garrantzia, kitzikapen eta koito uneetan, bagina bustitzen duen muki erako materialaren ekoizpenean dago.

BartholinitisaAldatu

Bartholinitisa, guruinetako baten edo bien irteera hodia buxatzen denean gertatzen den gaixotasun bat da, gonokokoek eta beste mikroorganismo batzuk eragindako infekzioentzako oso toki erakargarria, zornatzea edo baita ere abzesuak eraginez.

Kanpo estekakAldatu