Ezpainak (alua)
Emakumearen genitaletan, ezpainak alua inguratzen duten azal-tolesturak dira, bina alde banatara. Bere funtzioa alua infekzioetatik babestea da. Kanpoaldean, ezpain handiak edo lodiak daude eta barrurago ezpain txikiak. Ezpain handietan ile pubikoa izan ohi da, baina ez ordea ezpain txikietan. Emakumezko batzuen ezpain txikiak ñimiñoak dira; beste batzuenak, berriz, protuberantzia luzetzat ageri dira. Diferentzia horiek genetikoak dira, eta ez diete inola ere eragiten sexu- edo ugalketa-funtzioei. Adibidez, Afrikako khoisan etniako emakumeek oso ezpain txiki luzeak izaten dituzte: ezpain handietatik 10 cm ere nabarmentzen zaizkie, zutik daudela. Afrikako beste zenbait tokitan, emakumeek ezpain txikiak luzatzeko prozesu bati ekin ohi diote, ezpain txiki luzeek orgasmoa erraztu egiten dutelakoan.
Ezpainak (alua) | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Alua |
Terminologia anatomikoa |
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |