Umetoki-tronpa

Ugaztunetan, obiduktuaren goiko zatia

Ugaztun emeetan, umetoki-tronpa, Fallopioren tronpa ere deitua Gabriel Fallopio italiar anatomia-ikertzailearen omenez, obulutegiak eta umetokia lotzen dituzten bi hodietako bakoitza da. Hodi hauetan zehar lerratzen da obulua, umetokira iristeko. Emakumeetan, 10-12 bat cm luze izaten da.

Fallopioren tronpen kokapena.

Muturrak inbutu itxura du eta hatz moduko luzakin batzuk izaten ditu (infundibulua esaten zaie luzakin horiei), obulua hartzeko zeregina dutenak. Fallopioren hodiak ez daude obulutegiari lotuta. Gihar organoak dira, eta paretetan epitelio ziliatua dute. Zilioen higialdiak, gihar-uzkurdurekin batera, umetokirantz bultzatzen du obulua. Obulutegi aldeko hodi muturretik hurbil ernaldu ohi da obulua.

Umetoki-tronpek zeregin garrantzitsua dute ugalketan, eta bertan edozein aldaketa gertatuz gero emakumea antzu gera daiteke. Hodi horiek lotzea jaiotza kontrolatzeko bide bat da.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu