Eskroto

Testikuluak biltzen dituen zorro edo estalkia

Eskrotoa edo barrabil-zorroa hainbat animalia arren ugal-aparatuko egitura anatomikoa da. Larruazal fin eta gihar leunez osatutako bi ganbaradun zaku bat da, zakilaren azpian eskegia. Ugaztun lurtar gehienek eskrotoa dute. Normalki barrabil bat bestea baino beherago geratzen da, konpresioa ematekotan inpaktuaren indarra gutxitzeko. Perineoko errafea eskrotoko trenkada lotzen duen larruazal bertikal eta txikia da, eskrotoaren gainetik pixka bat altxatzen dena. Eskroto osoan zehar goitik behera hedatzen den lerro bat ematen du. Eskrotoaren barruan fascia espermatikoa, barrabilak, epididimoa eta hodi deferentea biltzen dira. Itsas ugaztun gehienek ez dute eskrotorik kanpoaldean eta barrabilak abdomeneko kabitate batean gordetzen dituzte, baita barrabiletako arteria, barrabiletako zaina eta plexo panpinformea. Gizakietan eta beste ugaztun batzuetan eskrotoa ileekin estaltzen da nerabezaroan.

Eskroto
Scrotum warm and cold.jpg
Xehetasunak
Hona
drenatzen du
testicular vein (en) Itzuli
gainazal inginaleko nodo-linfatikoaka
Arteria anterior scrotal arteries (en) Itzuli
Zaina testicular vein (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinez scrotum
MeSH A05.360.444.661
TA A09.4.03.001 eta A09.4.03.004
FMA 18252
Terminologia anatomikoa

Emeengan egitura homologoa dira ezpain handiak.

Kanpo estekakAldatu