Algaraka

Euskarazko umorezko bakarrizketa lehiaketa

Algaraka umorezko bakarrizketa lehiaketa da. Euskarazko bakarrizketagintzaren 2020ko hamarkadako loraldian sortua.[1]

Algaraka
Umorezko bakarrizketa lehiaketa
HerrialdeaEuskal Herria
Webgune ofizialahttps://algaraka.eus/

2024an abiatu zen lehen edizioa Bergara (Gipuzkoa), Urretxu (Gipuzkoa) eta Zumaian (Gipuzkoa) lehiatutako saioarekin. Finala Bergarako Seminarixoa aretoan izan zen maiatzaren 31n.[2]

Jardun euskara elkarteak eta Goienak Bergarako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin eta Urretxuko, Zumarragako eta Zumaiako udalen eta EITBren laguntzarekin antolatutako ekimena da Algaraka.

Lehiaketa telebistarako grabatu da, eta EITBren Primeran plataforman eta Goiena telebistan ikusi daiteke.

Lehen edizioa

aldatu

Parte hartzaileak

aldatu
Kanporaketak Parte-hartzaileak Finalistak Irabazlea
1. Bergara.

Seminarixoa aretoa.[3] 2024ko maiatzaren 10ean.

Xabin Fernandez (Legorreta, Gipuzkoa). Asier Galarza. Ander Maldabi.[4]
Mikel Iriarte Joxemiel (Donostia, Gipuzkoa).
Asier Galarza (Muxika, Bizkaia).
Maider Triviño Maider Mimi (Oñati, Gipuzkoa).
2. Urretxu.

Labeaga aretoa.[5] 2024ko maiatzaren 17an.

Joana Arakistain (Gasteiz, Araba). Ion Martinez Txiki.
Josu Arrizabalaga (Donostia, Gipuzkoa).
Ion Martinez Txiki (Donostia, Gipuzkoa).
Gaizka Sarasua (Villabona-Amasa, Gipuzkoa).
3. Zumaia

Aita Mari aretoa.[6] 2024ko maiatzaren 24an.

Manex Astigarraga (Deba, Gipuzkoa). Manex Astigarraga.
Joxe Aldasoro (Etxarri Aranatz, Nafarroa Garaia).
Ander Maldabi (Albiztur, Gipuzkoa).
Amaia Ruiz de Galarreta (Tolosa, Gipuzkoa).
Entrenatzaileek aukeratutakoa: Ander Maldabi.
 
Algaraka proiektuaren aurkezpena.

Sariak

aldatu
  • Irabazlea: Ander Maldabi (1.000 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak).[4]
  • Bigarren postua: Ion Martinez (600 euro + Bergarako tostoiak eta erreilenoak).
  • Hirugarren postua: Asier Galarza (Bergarako Zumelaga jatetxean afaria eta Lamaino Etxeberri nekazari-etxean gaua eta gosaria).
  • Laugarren postua: Manex Astigarraga (250 euro).

Aurkezleak

aldatu

Epaimahaia

aldatu

Epaimahai gonbidatuak:

  • Ana Goitia (lehen kanporaketan).
  • Iker Plazaola (bigarren kanporaketan).
  • Maria Blanco (hirugarren kanporaketan).

Entrenatzaileak:

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Zutikako 'bakarrirrizketak'» Berria 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  2. «Lehiaketa» Algaraka (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  3. «Seminarixoa umorez bete du 'Algaraka' lehiaketaren lehen saioak - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  4. a b «Ander Malbadik irabazi du Algaraka Bakarrizketa Lehiaketa - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  5. «'Algaraka' lehiaketaren bigarren saioa egingo dute gaur Urretxun - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).
  6. Algaraka bakarrizketa lehiaketa – Sarrerak Zumaia. (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu