Ana Goitia Erkiaga (Lekeitio, 1981eko[1] urriaren 12a[erreferentzia behar]) kazetaria eta telebistako aurkezle euskalduna da. Kazetaritzan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean. Umoregilea eta moda munduko profesionala ere bai.

Ana Goitia

Bizitza
JaiotzaLekeitio, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakesataria eta blogaria

Urte asko daramatza telebista munduan lanean 2002an bekadun bezala hasi zen ETBn, ondoren Gaur Egun eta Teleberri saioetan erreportari lanetan ibili ondoren, azken urteetan hainbat ekoiztetxetan aritu da erredaktore eta baita kamera aurrean ere.

ETB1en Atera Kontuak programa aurkeztu izan du. Eta baita Hauxa Bi saioa ere aurkeztu du Onintza Enbeitarekin batera , eta beste zenbait programatan ere aritu da kolaboratzaile lanetan, besteak beste, Gure Kasan, Egunak Egin du eta gaur egun Biba Zuek eta Akelarre saioetan. Barre Librea, umorezko saioan ere egiten ditu agerpenak.

Barre Librean egin zuen bere lehen bakarrizketa 2020an, baina 2022ra arte ez zen hasi bakarrizketen munduan, orain herriz herri aritzen baita bakarrizketak egiten. Gaur egun umoregilea ere bada beraz.

Moda gaietako blogaria da , 2008an sortu zuen “El Rincón de Anatxu” deitu zuen bere bloga. Personal shopper eta estilista lanetan aritu izan da, eta arropa diseinatzeaz gain, bere produktuak eta beste batzuk saltzeko sareko denda baten sortzailea da, Annuik, neurri handietan berezitutako denda, hain zuzen ere.[2] Irudi aholkularitzan ere lan egin izan du.[1]

Telebistako lanak aldatu

Aurkezlea aldatu

Kolaboratzailea: aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Ana Goitia: "Egunero janzten duguna dendetan dago, ez pasareletan"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-06-08).
  2. (Gaztelaniaz) «ABOUT ME» El Rincón de Anatxu 2008-06-10 (Noiz kontsultatua: 2018-06-08).

Kanpo estekak aldatu