Aner Peritz
Zarauzko bertsolaria
Aner Peritz Manterola (Zarautz, Gipuzkoa, 2002) bertsolaria da. Xabier Euzkitze kazetari eta bertsolariaren semea da[1].
Aner Peritz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 2002 (20/21 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Xabier Euzkitze |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
IbilbideaAldatu
2018 eta 2019an Gipuzkoako eta Euskal Herriko eskolarteko txapelketatan txapeldunordea izan zen. 2020an Gipuzkoakoa irabazi zuen[2]. Bertsolari gazteentzako hainbat saritan hartu du parte eta Xenpelar eta Lizardi sariak irabazi ditu.
2022an eRRe ikuskizunean hartzen du parte Oihana Arana, Haizea Arana eta Leire Vargasekin batera. Bertsolari gazteek sorturiko ikuskizuna da Edurne Azkarate zuzendari duena[3].
TxapelketakAldatu
- Eskolartekoak:
- Euskal Herriko txapelketa (0): txapeldunordea 2018an eta 2019an
- Gipuzkoako txapelketa (1): 2020
SariakAldatu
- Xenpelar saria (1): 2021[4]
- Lizardi Saria (1): 2022[5]
- Señora sariketa (0): txapeldunordea 2022an.
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Xabier Euzkitze eta Aner Peritz aita-semeak kantuan jarri dira EITB Maratoiaren alde – Oroitzapenak» oroitzapenak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
- ↑ «Aner Peritz txapeldun eta Naia Arrizabalaga azpitxapeldun, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
- ↑ «Datorren astean estreinatuko dute Aner Peritz partaide duen 'Erre' proiektua - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
- ↑ Ikerne, Zarate(e)ko. (2021-12-09). «Aner Peritz Manterolarentzat izan da Xenpelar Sariketa» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
- ↑ «Aner Peritzek irabazi du Bertsolari Gazteen Lizardi Saria - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).