43°17′20″N 2°09′51″W / 43.28889°N 2.16417°W / 43.28889; -2.16417
Zarauzko hondartza
Irudia: Zarauzko hondartza
Bandera urdina Sorosleak Elbarrientzat prestatuta Eremu babestua
Ezaugarri orokorrak:
 - Kokalekua Zarautz
 - Luzera 2.800 m
 - Batez besteko zabalera 50 m
 - Betetasun maila Handia
 - Urbanizatze maila Handia
 - Pasealekua Bai
Hondartza mota:
 - Hondar mota Fina
 - Bainuaren egoera Lekuaren arabera
 - Hondartza nudista Bai
Kirolak:
 - Surfa egiteko Oso ona
 - Urpekaritza Bai
 - Besterik {{{beste kirolik}}}
Ingurumena:
 - Landaredia Bai
 - Eremu babestua Bai (Iñurritza)
 - Bandera urdina Bai
Segurtasuna:
 - Arrisku seinaleak Bai
 - Hondartzaina Bai
 - Udaltzaingoa Bai
 - Sorosle taldea Bai
Sarbideak:
 - Elbarrientzat Bai
 - Sarbide mota Pasealekuz
 - Sarbide seinaleztatua Bai
Bestelako informazioa:
 - Taberna kopurua 20 +
 - Kanpina Bai
 - Herrigunerako distantzia 0 m


Zarauzko hondartza euskal kostaldeko luzeenetakoa da, luzeena Hendaiakoaren atzetik, ia 3 kilometrokoa hain zuzen ere. Zarautzen (Gipuzkoa) kokatuta dago, eta udalerri guztian zehar luzatzen da. Bertan, mundu mailako kirol probak ospatzen dira urtero, hala nola, surfekoak, hondartza-futbolekoak eta uretako motorren Munduko Txapelketak.

Hondartza eta bere pasealekua, malekoia, turismoari eskainita daude; udan batik bat. Estatistiken arabera, abuztuko igande batean, Zarauzko hondartzan, 30.000 pertsona baino gehiago egoten dira. Bertako urak, nahiko arriskutsuak direnak, 30 sorosle, 2 erizain eta mediku batez zaindurik egoten dira ekainaren 1etik, urriaren 1era.

Malekoia

aldatu

Hondartzaren gainean eta horren paraleloan luzatzen den pasealekuari "malekoia" deitzen zaio. Bertan, batez ere uda aldean hainbat ekitaldi antolatzen dituzte musika, antzerkia, kirola eta beste arlo batzuetan. Ostalaritza gune aktiboa da halaber urte osoan zehar, eta ekialdeko muturrean Karlos Argiñanoren jatetxe ezaguna dago kokatuta, Mendilauta auzoan. Desertu Txikia izenekoa zonalde honetan dago halaber.

Mendebaldeko muturrean, bestela, Zarauzko portua edo moila dago, Getariaranzko errepidearen ondoan. Alde hartan, nabarmentzekoa da Narros jauregia, XVI. mendekoa eta herriko eraikinik zaharrenetarikoa dena. XX. mendea arte malekoi aldean hainbat jauregi zegoen, batez ere aurreko mendean orduko aristokraziak eraikitakoak.

Iñurritza

aldatu

Hondartzako ekialdean itsasoratzen da Iñurritza ibaia, eta honen itsasadarrak osatzen du Iñurritza biotopo babestua, Talaimendiren azpian eta Zarauzko Real Golf Klubarekin mugan, XX. mendearen hasieran sortutakoa. Biotopoa hegazti ugarik hartzen dute babesleku moduan. Itsas aldean, hondartzaren ekialdean dagoen lurmuturrak Mollarri izena dauka, antzineko kargalekua zena.

 
Zarauzko hondartza eta Iñurritza biotopo babestuaren ikuspegi panoramikoa, atzealdean, urrutira, Getaria eta San Anton mendia edo Getariko arratoia.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa