Euzko Deya (1936-1975)
Euzko Deya (La Voix des Basques eta La Voz de Euzkadi izenak ere hartu zituena) Gerra Zibil eta diktadura garaiko kazeta bat izan zen, Eusko Jaurlaritzarekin lotura zuzena zuena. Gerraren prozesuan ezin bestekoa ikusi zen kolpisten propagandari aurre egitea eta, ondorioz, Euzko Deya proiektua sortu zen. Aldizkariak, zehazki, bi aldi ezagutu zituen: 1936-11-29tik 1940-05-10ra, hau da, naziek Paris okupatu arte, eta 1945-01-15tik 1975ra, diktadura garai osoan. 1920an argitaratutako Euzko Deya da haren aurrekaria.
Hura garatzeko Jaurlaritzak Rafael Pikabea kazetariaren laguntza izan zuen. Argitalpena frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz agertzen zen, batez ere frantsesez, ezen hedabidearen helburu nagusia enbaxadei eta Europako politikariei euskal nazionalismoaren ikuspuntua azaltzea baitzen. Dena dela, kolaboratzaile euskaldunak maila altukoak ziren: Inazio Eizmendi "Basarri", Juan Jose Zubimendi, Andoni Arozena,...
Bibliografia
aldatu- Euzko Deya. Bi liburuki. Donostia: Ediciones Vascas, 1979. Hitzaurrea: Antonio Maria Labaien.
- Hemeroteca de la diáspora vasca 01. Urazandi Digital. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 2007.
- Adolfo Ruiz de Gauna: Catálogo de publicaciones periódicas vasca. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1991.
- Javier Diaz Noci: Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834-1939. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1995.
- Jose Ramon Zabala Agirre: "Aproximación a la hemerografía del exilio vasco. 1936-1960". La cultura del exilio vasco II. Donostia: Jose Angel Ascunce editorea, 1994, 71-128 or.
Kanpo estekak
aldatu- Jose Ramon Zabala Agirre:Hegoalderantz begira. 1936ko euskal erbesteko prentsa Europan. https://www.jakin.eus/aldizkaria/artikulua/hegoalderantz-begira-1936ko-euskal-erbesteko-prentsa-europan/3465. Jakin aldizkaria, 119 zk., 2000ko uztaila-abuztua.]