Amazing Grace (euskaraz Grazia Gorena), 1779an argitaratutako kristau ereserkia bat da. John Newton (1725–1807) ingeles elizgizon anglikanoak idatzi zuen. Herrialde ingeles hiztunetan oso ospetsua da, nahiz eta gaur egun doinua mundu osoan ezaguna den. AEBetan gizarte osoan hedatua dagoen ereserkia bada ere, afroamerikar kristauen artean eta gospel generoan estimazio berezia du.

Amazing Grace
Judy Collinsen, Joan Baezen, Rod Stewarten, Elvis Presleyren, Kikki Danielsson (en) Itzuli, Ingmar Nordströmen, Nana Mouskouriren, Helmut Lotti (en) Itzuli, Dolly Partonen, Kikki Danielsson (en) Itzuli, Demis Roussosen, Christer Sjögren (en) Itzuli, Il Divoren, Susan Boyleren, Celtic Womanen, Jill Svensson (en) Itzuli, Jill Johnson (en) Itzuli, Nolwenn Leroyren, Kikki Danielsson (en) Itzuli, Louis Armstrongen, Mariah Careyren, Ray Charlesen, Whitney Houstonen, Ivan Rebroffen eta Gregorianen musika-lana
Egilea(k)John Newton (en) Itzuli
Sorrera-urtea1772
Argitaratze-data1779
IzenburuaAmazing Grace
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Britainia Handiko Erresuma
Ezaugarriak
Genero artistikoaChristian hymn (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaNew Britain (en) Itzuli
HitzakJohn Newton (en) Itzuli
LibretistaJohn Newton (en) Itzuli
HitzakMetroLyrics

Gizakiek bekatuak burutu arren barkamena eta berrerospen posible delako kristau mezua adierazten du, eta Jainkoaren graziaren bidez arima galbide eta etsipenetik salba daitekeela, hortik bere izenburua. Jainkoaren Grazia judu-kristau usadioaren antzinako kontzeptu bat da.

Newtonek bizipen pertsonal baten ondoren idatzi zuen. Bere ez zen inongo fede erlijiotan hazi izan, bere gaztaroan gorabehera ugari bizi izan zituen, asko bere izaera menperakaitza zela eta. Britainiar Errege Itsas Armadara batzera derrigortua izan zen, eta itsasgizon bezala esklabo merkataritzan parte hartu zuen. Itsas enbata gau batez, olatuek itsasontzia astindu eta hondoratuko zenaren beldurraren ondorioz, Newtonek bere biziarengatik Jainkoari laguntza erregutu zion, une honek Newtonen bihurketa espirituala adierazi zuen. Bere esklabo tratulari ibilbidea zenbait urtez luzatu zen, azkenean itsas armada utzi eta teologia ikasteari ekin zion arte.

Hitzak aldatu

Amazing grace! How sweet the sound,
That saved a wretch like me!
I once was lost but now am found
Was blind, but now I see.
'Twas grace that taught my heart to fear,
And grace my fears relieved;
How precious did that grace appear
The hour I first believed!
Through many dangers, toils, and snares,
We have already come;
'Tis grace that brought me safe thus far,
And grace will lead me home.
The Lord has promised good to me,
His word my hope secures;
He will my shield and portion be
As long as life endures.
Yes, when this flesh and heart shall fail,
And mortal life shall cease,
I shall possess, within the veil,
A life of joy and peace.
The earth shall soon dissolve like snow,
The sun forbear to shine;
But God, who called me here below,
Will be forever mine.
John Newton, Olneyko ereserkiak, 1779

Kanpo estekak aldatu