Alain Touraine
Alain Touraine (Hermanville-sur-Mer, 1925eko abuztuaren 3a - Paris, 2023ko ekainaren 9a) soziologo frantsesa izan zen. Bere ikerketa gai nagusiak ekintza soziala eta gizarte mugimendu berriak izan ziren. Gizarte postindustrial terminoaren sortzailea, Marisol Touraine ministroaren aita izan zen.
Bizitza
aldatuAita medikua izanik, familia burges batean jaio zen. 1945ean Ulm kaleko École normale supérieure-n sartu zen, Parisen, baina bi urte beranduago, eskola hartako giro hertsik alde egin nahirik, Hungariara joan zen ikasketak jarraitzera. Jugoslaviatik pasa ondoren, Valenciennes-en ezarriko da eta bertan mehatzari bizitzan murgilduko da (1947-1948). Engaiamendu honek eragin handia izango zuen bere lanean, eta industria, lana eta langile kontzientziaren inguruko hausnarketara bultzatuko du[1].
École normale superieure-era bueltan, bere ikasketak 1950 burutu zituen, historia adarrean. Urte horretan bertan, Georges Friedmann-en laguntzaz, CNRSko Ikerketa Soziologikoen Zentroan sartzen da. 1952an Rockefeller fundazioaren beka bat lortu zuen Harvard Unibertsitatean egonaldi bat egiteko; bertan Talcott Parsons topatu zuen eta bere soziologia ezagupenak biziki loditzen ditu. 1956an badoa Txilera eta bertan Adriana Arenas ezagutu eta urte berean ezkontzen dira. Hego Amerikarekiko lotura honek hainbat ikerketa proiekturako gaiak emango dizkio. 1958an CNRS utzi eta École des hautes études en sciences sociales-en (EHESS) sartu zen. Hurrengo urtean, Lanaren Soziologia izeneko aldizkariaren sorreran parte hartu zuen[1].
1964an bere tesia aurkeztuko du titulu honen azpian: "Ekintzaren soziologia" (Sociologie de l'action). Tesi osagarri bat ere egin zuen 1966an eta "Langile kontzientzia" izenarekin aurkeztu zuen. 1973an bere maisulanetako bat publikatu zuen, "Gizartearen ekoizpena" (Production de la société). Zenbait urte geroago, gizarte mugimenduen inguruko lanekin hasiko da eta bere esku-hartze soziologikoaren metodologia koadroa jarriko du abian. 1981ean Poloniara doa Solidarność mugimendua aztertzera[1].
Konpromiso politikoa
aldatuBakearen kulturaren eta indarkeri ezaren Hamarraldirako koordinakunde frantseseko laguntza komiteko kide izan zen. "À gauche, en Europe" elkarte ezkertiarreko orientazio zientifiko batzordeko kide izan zen; elkarte hau Michel Rocard eta Dominique Strauss-Kahn-ek sortu zuten. 2008 urteko atzeraldi handiaren aurrean, Touraine arduratua agertu zen Europak azaltzen duen ezintasun ekonomikoa, politikoa eta kulturalaren aurrean. Haren arabera, ezintasun hori ez da krisiaren ondorioa kausa baizik. Tourainen iritziz Europak kontzientzia hartu eta bere isiltasuna apurtu behar zuen.
Lanak
aldatu- 1955 : L'évolution du travail aux usines Renault (tesia)
- 1961 : Ouvriers d'origine agricole
- 1965 : Sociologie de l'action
- 1966 : La conscience ouvrière
- 1968 : Le mouvement de Mai ou le communisme utopique
- 1969 : La société post-industrielle : naissance d'une société
- 1972 : Université et société aux États-Unis
- 1973 : Production de la société
- 1973 : Vie et mort du Chili populaire
- 1974 : Pour la sociologie
- 1974 : La société invisible
- 1974 : Lettre à une étudiante
- 1976 : Les sociétés dépendantes
- 1977 : Un désir d'histoire
- 1978 : Lutte étudiante
- 1979 : Mort d'une gauche
- 1980 : La prophétie antinucléaire
- 1980 : L'après-socialisme
- 1981 : Le Pays contre l'État
- 1982 : Solidarité
- 1984 : Le mouvement ouvrier
- 1984 : Le Retour de l’acteur
- 1987 : Actores sociales y sistemas políticos de América Latina
- 1988 : La Parole et le Sang
- 1992 : Critique de la modernité
- 1993 : La Voix et le Regard : sociologie des mouvements sociaux
- 1994 : Qu’est-ce que la démocratie ?
- 1995 : Lettre à Lionel, Michel, Jacques, Martine, Bernard, Dominique… et vous
- 1996 : Le Grand Refus : réflexions sur la grève de décembre 1995
- 1997 : Pourrons-nous vivre ensemble ? Égaux et différents
- 1997 : Eguaglianza e diversità : i nuovi compiti della democrazia
- 1998 : Sociologia
- 1999 : Comment sortir du libéralisme ?
- 2000 : La recherche de soi : dialogue sur le sujet
- 2004 : Un débat sur la laïcité
- 2005 : Un nouveau paradigme : pour comprendre le monde d’aujourd'hui
- 2006 : Le monde des femmes
- 2007 : Penser autrement
- 2008 : Si la gauche veut des idées
- 2010 : Après la crise
- 2012 : Carnets de campagne
- 2013 : La fin des sociétés
Sariak eta Ohoreak
aldatuhonoris causa Doktore
aldatuAlain Touraine unibertsitate hauetan Honoris causa doktore izendatu dute:
- École des hautes études en sciences sociales (EHESS)
- Cochabambako Unibertsitatea (Bolivia, 1984),
- Genevako Unibertsitatea (Suitza, 1988),
- Montrealgo Unibertsitatea (Kanada, 1990),
- Louvain-la-Neuve Unibertsitatea (Belgika, 1992),
- La Paz-eko Unibertsitatea (Bolivia, 1995),
- Boloniako Unibertsitatea (Italia, 1995),
- Mexikoko Unibertsitatea (Mexiko, 1996),
- Santiagoko Unibertsitatea (Txile, 1996),
- Laval Unibertsitatea (Kanada, 1997),
- Kordobako Unibertsitatea (Argentina, 2000),
- Valparaisoko Unibertsitatea (Txile, 2004),
- Kolombiako Unibertsitate Nazionala (Kolonbia, 2006),
- York Unibertsitatea (Kanada, 2008),
- Peruko Unibertsitatea Katoliko Pontifikala, (2008).
Sariak eta Onarpenak
aldatu- Ohorezko kide atzerritara American Academy of Arts and Sciencesen eta Poloniako Zientzien Akademian
- Academia Europeako kide.
- Ohorezko Legioko komandante
- Merituaren Orden Nazionaleko ofizial.
- Asturiasko Printze Saria 2010ean, Komunikazioa eta Humanitateak kategorian.
- Poloniako Errepublikako Merituaren Ordenaren komandante (2012).