Al-Ghazali
Abu Hāmed Mohammad ibn Mohammad al-Ghazzālī (persieraz: ابو حامد محمد ابن محمد الغزالی; (Tus, Khorasan, gaurko Iran, 1058 - Tus, Khorasan, 1111ko abenduaren 19a) edo Al-Ghazali, Erdi Aroan mendebaldean Algazel[1] izenarekin ezagunagoa, islamiar teologoa eta filosofoa izan zen.
Al-Ghazali | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tus, 1058 |
Herrialdea | Seljuktar Inperioa |
Bizilekua | Nixapur Bagdad Damasko Jerusalem |
Heriotza | Tus, 1111ko abenduaren 19a (52/53 urte) |
Hobiratze lekua | Maxhad |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera arabiera |
Irakaslea(k) | Al-Juwayni (en) ![]() Abū ‘Alī al-Fadl b. Muhammad al-Fāramidhī (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, mutakallim (en) ![]() |
Lantokia(k) | Siria |
Enplegatzailea(k) | Al-Nizamiyya of Baghdad (en) ![]() |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama sunismoa Sufismoa Ash'ari (en) ![]() |
![]() ![]() |
Bizitza aldatu
Gaztetan Nishapurren ikasi zuen, eta gero Bagdad hirira abiatu zen. Han irakasle egon zen garaian, idazki juridikoak eta polemikoak plazaratu zituen. Bertan ekin zion aristotelismo islamiarraren ikerketa kritikoari, gehienbat Al Farabi eta Ibn Sinaren (Avizenaren) pentsamendua aztertuz. Bi obra dira kritika horren emaitzak: Maqasid al-fasalifa ("Filosofoen asmoak") eta Tahafut al-fasalifa ("Filosofoen inkoherentzia"). Horietan bere erabateko eszeptizismoa adierazten du ziurtasuna arrazoiaren bidez lortzearen auzian; kausalitatearen oinarria ukatzen du, bai eta Jainkoaren izatea frogatzeko ahalbidea ere, goi-agerkunde eta barne-esperientzia mistikoaz landara.
36 urte inguru zuelarik, bere autobiografian (Al-munqid min al-dalal, "Errakuntza eta berrerospena") deskribatzen duen krisi sakona jasan zuen, eta alde egin zuen bere herritik. Krisia gainditurik, bere herrira itzuli zen, eta zenbait urtez Nisapurren irakatsi zuen. Sorterrian bururatu zuen bere obra nagusia, Ihya ulum al-din ("Erlijio-zientzien biziberritzea"), zientzia eta fede mahomatarrak ezagutzeko dokumentu garrantzitsuenetako bat. Al-Ghazaliren erlijiozko doktrina funtsezkoa izan zen Islamaren bilakaeran.
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al-Ghazali |