Hadith
Hadith (arabieraz: حديث, eusk. “Berriak” edo “historia”) arabiarren artean, zentzu zabalean edozein kondaira da. Zentzu zehatzago batean, ordea, Mahomak eta bere laguntzaileek esan eta egindakoen berri ematen duten kondairak, ahoz aho zabaldu direnak. Zentzu honetan hadit musulman tradizioari esaten zaio, eta “ilm al-hadit”, tradizio hori aztertzen duen zientziari. Islamean ofizialki onarturik dauden hadit-en artean al-Bukhari, Ibn Majah, Abu Dawood, at-Tirmidhi eta Al-Nasaienak daude.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-9-22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |