Arabiar musika arabiar munduan edo arabieraz egindakoa da, Iparraldeko Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Erdialdeko Ekialdean. Musika estilo eta genero ugari hartzen ditu barne, herrialde bakoitzaren ezaugarri propioekin. Historia luzea dauka, eta bidean topatutako munduko beste osagarri batzuk aberastu dute: Persia, Turkia eta Indiatik, eta kultura berbere, swahili, andalusí eta europar musikatik orokorrean.

Alepoko musikariak XVIII. mendeko margolan batean.

Musika-tresna tradizionalen artean, arghul, bendir, krotaloak, darbuka, laute, mazhar, mijwiz, mizwad, ney, rabel, riq, kopa danborra eta zurna daude.

Historia aldatu

Al-Kindi (801-873) izan zen arabiar musikaren lehenengo teoriko handia. Al-Farabik (872-950) "Kitab al Musiqi al Kabir" (Musikaren liburu handia) idatzi zuen. Haren tonuen sistema oraindik erabiltzen da arabiar musikan.

Al-Ghazali (1059-1111) persieraz idatzi zuen musika tratatu bat, eta bertan esaten zuen: "Estasia musika entzuteak eragindako egoera da". Al-Andalus bihurtu zen XI. mendean musika-tresnak fabrikatzeko gune nagusi, okzitaniar trobadoreek erabili zituztenak Europa osoan.

XX. mendean, Egipto izan zen lehenengo herrialde arabiarra independentzia hartuz, mugimendu nazionalistari esker. Otomandar Inperioaren musika turkiarraren ordez, musika nazional egiptoarra ezarri zuten, eta Kairo bilakatu zen musika berrikuntza zentro moduan. Umm Kulthum eta Fairuz egon ziren lehenengo emklumezko ahotsen artean musika profanoan sartzen zirenak. Biak oso ezagunak izan dira denboran zehar, eta legendatzat hartzen dituzte musika arabiarrean.

Abeslariak aldatu

 
Raï musikariak 1980ko hamarkadan Aljerian.

1950 eta 1960ko hamarkadetan musika arabiarra hasi zen influentzia handiak hartzen mendebaldeko musikatik, Abdel Halim Hafez moduko artistekin. 1970eko hamarkadan abeslari multzo batek bere ereduari jarraitu zioten, eta hortik sortu zen pop arabiarra. Kairo eta Beirut izan ziren erdigune nagusiak. Zinemaren industriaren eragina handia izan zen. Genero hau, mendebaldeko estiloarekin arabieraz abestua da, eta laguntzen musika-tresna tradizionalak erabiltzen dituzte. Gai nagusiak dira nostalgia, malenkonia, liskarrak eta amodio arazoak orokorrean. Aljerian, Raï musika sortu zuten.

1990eko hamarkadan Amr Diab, Hisham Abbas, Asalah Nasri, Mostafa Amar, Najwa Karam, Nawal Al Zoghbi, Wael Kfoury, Latifa, Cheb Khaled, George Wassuf, Marwan Khoury, Ziad Maher Hakim eta Haifa Wehbe nabarmendu ziren.

1996an Amr Diabek "Habibi ya nur el ain" argitaratu zuen, mundu osoan ere ezagun egin zena. Geroago nabarmendu zen Nancy Ajram libanoarra, "K'naan "Wavin' Flag" abestiarekin.

Musika taldeak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu