Al Farabi (Abu Nasr Muhammad ibn Tarkhan ibn Uzalagh, Al Farabi deitua; Europan, Alfarabius) filosofo musulmana Turkiar izan zen (Farab, Turkestan, 872 - Damasko, 950). Bagdaden bizi izan zen. Ibn Sinaren irakaslea izan zen, eta Aristotelesen filosofia landu zuen, batez ere. Aristotelesen eta Platonen pentsamenduak bateratu nahi izan zituen (Platon eta Aristotele: bi jakintsuen dotrinak batera). Filosofia politikoari buruzko idatzi batzuk (Hiriaren gobernurako liburua; Platonen Legeak obrari buruzko iruzkinak), obra mistikoak eta musikari buruzko saiakera garrantzitsu bat utzi zituen. Besteak beste, "Kitab al Musiqi al Kabir" (Musikaren liburu handia) idatzi zuen.

Al Farabi
Al-Fārābī.jpg
Bizitza
Jaiotza Otrar (en) Itzuli eta Fariab probintzia, 870
Heriotza Damasko, 950 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak arabiera
persiera
Irakaslea(k) Abu Bishr Matta ibn Yunus (en) Itzuli
John Ibn Hilan (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, fisikaria eta musikaren teorikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Musicbrainz: ea744cd2-b5dd-403f-a585-45d308d34ca3 Edit the value on Wikidata

Ikus, gaineraAldatu


ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Farabi