Jose Ariztimuño
Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol ezizenez, (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoaren 18a - Hernani, Gipuzkoa, 1936ko urriaren 17a) euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea izan zen. ELA-STVko ideologoetako bat izan zen.[1] 1936ko urrian, indar kolpistek Bilborantz ihesi harrapatu eta handik gutxira Hernanin hil zuten.
Jose Ariztimuño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jose Ariztimuño Olaso |
Jaiotza | Tolosa, 1896ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 1936ko urriaren 17a (40 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, apaiz katolikoa eta kazetaria |
Kidetza | Euskaltzaleak Eusko Langileen Alkartasuna |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Aitzol |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Gaztelaniaz zein euskaraz idatzi bazuen ere, hizkuntz normalizazioaren aldeko ekimenak bultzatu zituen, euskararen ofizialtasuna eskatuz.[2] Ehunka artikulu idatzi zituen aldizkari eta egunkarietan.
Biografia
aldatuHasierako urteak
aldatuHaurra zela, beste bi anaiekin apaiz egitea erabaki zuen. Hamahiru urte bete arte, Tolosan ikasi zuen eta gero Comillaseko apaiztegira joan zen, Humanitateak eta Filosofia ikastera. Argi ez dauden arrazoiengatik, Aitzol Comillaseko apaiztegitik atera eta anaiekin Gasteizko Seminario Diocesanora joan zen.[2]
Kultura eragile
aldatu1922an Gasteizen apaiztu zen[2]. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen[2]. Urte berean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen Aitzolek komunikabide hori erabat abertzaletasun aldera lerratzen[3]. Ideologia sendoko pertsona eta ideia barreiatzaile paregabea, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatu katoliko eta abertzalea bultzatu zuen etengabe, gainerako ekimen abertzaleak bezala, nahiz Errepublika garaiko azken bi urteetan lan teorikoetara mugatu zen, nolabait ere.[2]
1931n Orixeri Euskaldunak poema idaztea enkargatu zion.[4] 1935erako amaitu bazuen ere, Aitzolek ez zuen dirurik izan urte hartan eta 1950. arte argitaratu gabe geratu zen.[2] 1935. urtean, La democracia en Euzkadi saiakera eman zuen argitara[2] eta gerrak argitaratzea eragotzi zuen beste bi lan prestatu zituen: Ipar Euskal Herriko erakundeei buruzko historia politiko-soziala (hastapena Euzkadi egunkarian agertu zen, zenbait zatitan) eta La poesía popular en el renacimiento de los pueblos izeneko lanaren lehen liburukia.[5]
1936an faxisten altxamendua hasi zenean, Donostian zen eta Beloken errefuxiatu zen.[3] Hala ere, matxinoekin adostasun batera heltzearen alde agertu zen.[6] Donostia eskuindar matxinoen esku geratu zenean, Bilborako bidea hartu zuen, baina 1936ko urriaren 15ean, Pasaia inguruan Galerna itsasontzian zihoala, preso hartu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten. 1936ko urriaren 17an prentsan zabaldu zen Aitzol preso zegoela, nazionalen pozerako. Han tortura jasan zituen[2] eta handik gutxira Hernaniko hilerriaren hormaren kontra fusilatu zuten, beste 191 lagunekin batera.[7][3] Haren gorpuzkinak Erorien Haranera eraman zituztela iradoki izan da.[8]
Lanak
aldatuJardun politiko eta sindikalez gain, kultura arlo asko (historia, folklorea, literatura kritika) landu zituen. Euskararen alde kartsuki idatzi zuen, euskaraz eta gaztelaniaz, nahiz lan teoriko gehienak gaztelaniaz osatu. Liburuxka bat idatzi zuen gai horri buruz: La muerte del euskara o los profetas de mal agüero. Gerra aurreko euskal abertzaletasunak izan zuen ideologorik garrantzitsuenetakoa izan zen.
Lan horietaz gain, Aitzolen Idazlan guztiak izeneko bildumaren lehen liburukia 1998an argitaratu zen, Biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak izenburupean. Liburukia argitaratu zenerako, bitik seirako liburukiak argitaratuak ziren jada.[9]
Euskaraz
aldatuBilduma
aldatuGaztelaniaz
aldatuLiburuxka
aldatu- La muerte del euskara o los profetas de mal agüero (1931)
Saiakera
aldatu- La democracia en Euzkadi (1935)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Dronda, Javier. (2013). Con Cristo o contra Cristo: Religión y movilización antirrepublicana en Navarra (1931-1936). Txalaparta, 388 or. ISBN 978-84-15313-31-1..
- ↑ a b c d e f g h Otaegi Imaz, Lourdes. (1998). Bidegileak. Jose Ariztimuño, Aitzol (1896-1936). Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-1292-6..
- ↑ a b c «literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ Kortazar, Jon. (2008). Leonardo Romero Tobar ed. La literatura vasca y la creación de la nación. Las ideas de José Aristimuño, Aitzol (1896-1936). in: Literatura y nación: la emergencia de las literaturas nacionales. Zaragoza: Prensas Universitarias de Zaragoza, 216-218 or. ISBN 9788492521142..
- ↑ «literaturaren zubitegia - Aurkibide alfabetikoa» zubitegia.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ Dronda, Javier (2013), 388. or.
- ↑ «'Aitzol', un dinamizador de la nación vasca» Deia 2011/10/15.
- ↑ (Gaztelaniaz) La pesadilla de Aitzol – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2022-05-08).
- ↑ kritiken hemeroteka » Biografia eta bere ekintzaren alderdi nagusienak. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).