Apaizgaitegi
Apaizgaitegi edo seminario teologia ikasketak, apaiza edo abade izateko behar diren ikasketak, egiteko sortutako erakundea da.
Apaizgaitegia gazte eta helduentzako prestakuntza gunea da, eta, beren borondatez eta beren mendeko eliza-agintariek onartuta, apaiz-ministeriora bideratzen dituen prestakuntza-ibilbidea bertan hasten dute.
Euskal Herrian azken mendeetako ohiturengatik erlijio katolikoari lotutako hitza.
Apaizgaitegi "elizbarrutiko seminarioa", "gotzain-seminarioa" eta "seminario nagusia" legez ere ezagutzen dira. Gainera, "elizbarrutiarteko" seminarioak daude, eskualde edo herrialde bateko elizbarruti desberdinentzat lan egiten dutenak, Gotzainen Batzarraren babespean, hau da, gotzainen batzar nazional edo erregionalean. Seminarioi batzuen izen generikoek adierazten dute haien jatorria, hala nola Trentoko Kontzilioko xedapenetatik abiatuta sortutako "Kontzilioko seminarioak", artxidiozesi bateko "seminario metropolitarrak edo artxidiozesoak" ("arkidiozesi" ere idatzita), Jerusalemgo Patriarkatu Latinoa bezalako patriarkatu latindar bateko "seminario patriarkalak", eta ordena erlijiosoei dagozkien seminarioak, oro har beren izenburuan karismaren jatorria daramatenak ("seminario klaretarra", "seminario jesuita", "seminario frantziskotarra", "seminario salestarra", etab.).
Historia
aldatuApaiz-mintegi katolikoen historia nahiko berria da. Hauek, Eliza katolikoaren XIX. Kontzilio Ekumenikoaren ospakizunean hartu zuten behin betiko forma. Trentoko Kontzilioa bezala ere ezagutzen da eta 1545 eta 1563 bitartean aldika ospatu zen. Kontzilioa baino lehen, klero sekularrari zegokionez, apaiz-prestakuntza ez zen existitzen, eta apaiz berrien antolamendua Erdi Aroko joko eta interes politikoen mende zegoen, eta ia Europako klase boteretsuenei erreserbatuta. Horrelako markotik kanpo zeuden kristautasunaren hasieratik arau eta nobiziatua ezinbesteko baldintza gisa zituzten erlijio-ordenak.
Trento-kontzilioak elizbarrutietan apaiz-mintegiak sortu eta derrigorrez egin behar direla agintzen du, eta hori S. Pio IV.ak (1499-1565) berresten du. Orduan, hautagai gazteen gutxieneko adina, ikasgaiak eta gotzainaren tutoretza zehaztu ziren. Trentoko kontzilioak behin betiko arautu zuen apaiz-zelibatoa, eta apaizgai izateko ezinbesteko baldintza bezala dekretatu zuen.
Euskal Herriko apaizgaitegiak
aldatuEuskal Herrian zenbait seminario daude.
Elizbarrutiko seminarioa da eta gaur egun, Bilboko seminarioak diakono bat, 6 apaizgai eta bokaziozko bereizketan ari diren 3 gazte ditu, prestakuntza-etapa desberdinetan banatuta. Etxean bi apaizgai bizi diraerrektorearekin eta hezitzaile batekin.
Seminarioko gainontzeko kideek euren bizitza euren etorkizuneko ministerioan praktikatzeko destinatu zituzten parrokietan garatzen dute.
Gure prestakuntzaren buruan gotzain Jauna, errektorea, hezitzaile bat eta zuzendari espiritual bat daude.
Ikasketak eta antolakuntza
aldatuBaldintzak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ (Gaztelaniaz) Seminario Bilbao – Pastores misioneros. 2023-11-20 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ «Seminario» www.elizagipuzkoa.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ «Facebook» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Seminario Diocesano / Elizbarrutiko Seminarioa» Diócesis de Vitoria / Gasteizko Elizbarrutia (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Chemin Néocatéhuménal France | Séminaire Redemptoris Mater de Bayonne | Anglet» SEMINAIRE (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ «Seminario Pamplona» seminario.iglesianavarra.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).